The Anvil Sea urreko lanaren ondoren,
Bosco Hillek eta Rubén Xuarezek gidatutako taldeak pop, psikodelia, country,
blues eta rock-and-roll kutsu handiko sustraietako musikaz jositako ondarea
betikotzen jarraitzen du, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko urtealdietako
rock-and-roll jarrera nabarmenarekin, hamalau kantu bikainen bitartez.
Berriro
ere, itsasoa protagonista harturik bizitzaren arlo guztietan ezinbesteko hil
eta bizi prozesuaren alegoria gardenean, Bosco
Hillek (ahotsa, gitarra akustiko eta elektrikoa, banjo eta perkusioa), Ruben Xuarezek (ahotsa, gitarra
elektriko eta akustikoa, mandolina, perkusioa) Xabier Viéitezek (teklatuak, karilloia eta koruak), Jorge Lorrek (baxua eta korua) eta Rufus El Guarrok osatzen duten
bandak etenik gabeko garapenak markatutako ibilbidea sendotzen duen lana
eskaintzen digu. Oraingo honetan espiritu eklektikoagoan eta are
esperimentalagoan. Bandaren soinu katalagoa osatzen zuten tresnek leku eman
diete tekladuari, gitarra elektrikoari eta baita thereminari ere zenbait
tematan. Proposamen berri bat, interesgarria zinez.
Zuzenean
grabatua, bandarekin ekoitzia eta Pablo Iglesiasek Vigoko Radar estudioetan masterizatua, NAUFRAGE hau Oscar Avendañoren
(Siniestro Total, The Bo Derek’s) eta Paulo Pascualen laguntzaz egina da
(Camarada Nimoy, Modulador de Ondas). Bandaren garapen puntutik haratago, disko
honetan ez zaie ahaztu benetako helburua, alegia, kantu ederrak egitea. Folk
ereserkiz eta taberna kutsuz hasita, The Beast Family Folksen
tradiziorik jatorrenean dabil, thereminaren presentzia nabarmentzen duten
elektrifikatutako arranjamendutan, countryaren eta poparen arteko biderdian
dauden aire mestizoetatik igaroz A certain angel piezara. As tears go
by, melodietan ukaezina den hirurogeiko urtealdiaren lurrinez eta Xabier
Viéitezek teklatuetan egiten duen lan bikainaz, zoragarria da. Elora
bide beretik dabil, garage kutsuz ordea, eta tempo-motel mestizoa eta
dekadentea den Borracho-ra hurbiltzen gaitu. Diskoari izena damaion Naufrage-k,
frantsesez abestua, bandaren unerik eklektikoenetako bat osatzen du. What
you needed-ek agerian uzten du
konposiziorako trebezia Waltzen klabean. Country oihartzunetara itzuliko gara Damm
the Throne-n, eta Don’ t wanna let it go-n rock-and-rollera joko
dugu. Bluesean murgiltzeakoa, noski, The Werewolf Blues, eta opari
gisa The thoughts of Amanda,
bandaren sinadura tradizionala dastatzeko. Temble-k soulera hurreratzen
gaitu, eta akustikoaren estilo amerikarrera Shooting Star-ek, honetan
Oscar Avendañok armonika eta Paulo Pascualek theremina joaz.
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
text-autospace:ideograph-other;
font-size:12.0pt;
font-family:Courier;
mso-font-kerning:1.5pt;
mso-ansi-language:EU;
mso-fareast-language:ZH-CN;
mso-bidi-language:HI;}
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
text-autospace:ideograph-other;
font-size:12.0pt;
font-family:Courier;
mso-font-kerning:1.5pt;
mso-ansi-language:EU;
mso-fareast-language:ZH-CN;
mso-bidi-language:HI;}