NOI

10 

 

Marco Martinez-ek
konposatutako 10 piezaz osatzen da 2021eko Urtarrilean Xixoneko Meidnerz Jazz
Club-ean grabaturiko disko hau; eta bertan, Marcoren nonahiko gitarraren
fraseatze zoragarriaz gain, Horacio Garcia-ren kontrabaxua, Pier
Bruera-ren bateria aurkituko ditugu oinarrizko hirukotea osatuz. Ezin ahaztu
ere, Eladio Diaz-ek saxofoian, Cesar Latorre pianora eta Fernando
Arias
perkusioaz eginiko ekarpen puntual dotoreak, eta goxoki borobiltzen
duen Marie-Lavis artista franko-belgiarraren diseinu grafiko aparta. Pertsonalitate
eta argi bereziz distiratzen du diskoak Errabal katalogo zabalaren erdian.
Anekdota moduan obra handi baten lagungarri edo apendize baten moduan jaiotako
diskoa dirudien arren, denborak Aurrera egin ahala izaki berri autonomo bat
eratzeko gai izan da, jatorrizko obra handiaren lagun bai baina era berean
arrotz eta aske. Nork sortu duen nor ez da garbi orain. Denbora eta espaziotik
at bizi den mundu bitxi batean, zalantzarik gabe.

Marco, Musikeneko goi mailako Jazz tituluaren jabe da eta
Oviedoko Musika Moderno eta Jazz Eskolako irakasle eta Siero-ko inprobisaketa
seminarioko zuzendari pedagogikoa. 1994tik irakaskuntzan dihardu eta jazz
jardun bizia mantendu du musikari bezala Quatro Jazz Quartet, Marco Matinez
Special Trio taldeetan, Conexión 4tet, E.D Hip Hop Experience, Cinema, Eladio
Diaz Control Z, Mapi Quintana edota Joaquin Chacon moduko artistekin
elkarlanean. Baina 2019rarte ez zuen bere izenpeko eta lider moduko lehen diskoa
plazaratu. Errabal diskoetxean ere. Bere altxorrik handiena eta preziatuena
pixkanaka, emeki eta bere ibilbide luze eta oparo horren ikaskuntza guztiak
aplikatuz lantzen egon denaren seinale. NOI disko honetan gauzatzen
baita gaur arte bere espresio artistiko hunkigarriena eta sakonena. Disko eta
hirukotearen izena ere, hiru hizki sinple, hiru pertsonaien izenen inizialak,
mundu berri baten aurrean guztiz liluratuta eta txundituta esnatu ondoren gure,
hain edertasun handiaren kodeak ezin deszifraturik mugitu eta garatzen diren
hiru izaki.

NOI jazzetik jaio
da, eta Pat Metheny dotorenearen
aztarna dauka, baina entzunaldi bakoitzean handiagoa eta zabalagoa da, berau
inspiratzen duten irudiekin bat egiten du, era berean irudi berriak sortu eta
iradokiz, eta era horretan Marco Martinez, eta solik Marco Martinez-en
obra bat da. Ez dago beste izenik jartzerik, edo beste edozein jar daiteke ere.
Mundu oso bat eratzen du. Betirako gozatzeko disko bat.

Normal
0

21

false
false
false

EU
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;
border:none;
mso-ansi-language:EU;
mso-fareast-language:EU;}

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2021/05/01
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com