800×600
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;}
Ibilbide luzea
egindako bi musikari dira Paul San Martin piano jotzaile eta abeslaria
(Donostia, 1979) eta Romain Gratalon bateria jotzailea (Akize, Frantzia, 1989).
2011. urtean ezagutu zuten elkar, Nico Wayne Toussaint frantziar aho-soinulari
handiari bere biran lagundu ziotenean. Hasiera-hasieratik ongi moldatu ziren
biak, eta Memphis Slim & Michel Denisek osatutako taldearen molde bertsuko
bikotea osatzea erabaki zuten. Urte hauetan hamaika emanaldi eskaini dituzte
Frantzian nahiz Espainian. Leku
garrantzitsuetan jardun dute, esate baterako, Parisko Caveau de la Huchette
ezagunean, Bordeleko Comptoir du Jazz aretoan eta Paueko Shoe Case aretoan, eta
beti egin diete oso harrera beroa. Frantzian ere, Texaseko Austingo Chris Ruest
gitarra jotzaile eta abeslariaren oinarrizko taldekide izan dira. Iragan
uztailean beren azken proiektua aurkeztu zuten Heineken Jazzaldiaren 50.
edizioan, eta estudio batera joan ziren bi gai Single formatuan grabatzeko eta
argitaratzeko asmoz.
Paul San
Martinek ondutako gaiak:
SAN
MARTIN BOOGIE: “My Own Boogie” izenburua eman
niezaiokeen. Neuk ondutako Boogie Woogie bat eduki nahi nuen. Memphis Slimen
“Memphis Boogie” gaiaren ukituak dauzka melodiak, baita Boogie Woogie
Trio (Meade Lux Lewis, Albert Ammons, Pete Johnson) hirukotearenak ere. Estatu
Batuetan bizi den Carl Sonny Leyland ingeles piano jotzaile bikainari hartua da
gaiaren erdialdeko baxuaren hirukoen ideia.
I JUST
CALLED: Aaron Mooreren gai zoragarria. Moore Chicagoko molde klasikoko
azken piano jotzaileetako bat izan zen, 2013an zendu zen 95 urte zituenean. 40
urtetik gorako ibilbide luzean zehar, musikari askori lagundu izan zien Moorek,
horien artean aipagarri Little Walter, Howlin’ Wolf, Muddy Waters, Hound Dog
Taylor eta BB King.
Stay Blues
taldeko kide gisa ezagutu zuten blues, jazz eta bestelako doinu beltzen
jarraitzaileek Paul San Martin. Bluesaren tradizio luzearen gaineko ezagutza
zabalaren lekukotza utzi zuen Stay Bluesek hala zuzenekoetan nola grabatutako
disko bakarrean (Stay Blues,
Gaztelupeko Hotsak, 2007). Haatik, 15 urte zituelarik hasi zen jendaurrean
jotzen Paul San Martin, eta gaur egun bluesaren piano tradizioan murgilduta
dabil, stride eta boogie woogie bezalako estiloak lantzen. Azken urteotan
bakarkako jardunari emana da San Martin, konposatzen eta zuzenean jotzen
-2013an bertan Donostiako Jazzaldian jotzeko aukera izan du- baina besterentzat
jotzen ere ikusi dugu, Triz3ps, Soulbros eta The Romanticos taldeekin esate baterako.
Eta konsagratutako bluesmanekin partaidetza gero eta sarriagoak: Nico Wayne
Toussaint, Romain Gratalon, Lluis Coloma, Billy Boy Arnold, Donostiako Mojo
Workin…
Tracks
diskoarekin (Gaztelupeko Hotsak, 2011) egin zuen bakarkako estreinaldia San
Martinek. New Orleans hiriko doinuei egindako omenalditzat har zitekeen disko
hura, zeinean, blues, rhythm & blues, boogie, jazz, gospel eta calypsoko
pieza klasikoak bildu zituen, baita berak sortutako ale bat ere. Antzeko
ildoari heldu dio Paul’s Mood
(G.Hotsak, 2013) lanean ere. Berriz ere pianoaren laguntzarekin, hainbat egile
handiren blues, jazz, boogie eta gospel kantuak berregiteko. Eta honezkero
garbi geratu da, pianoan gero eta maisuago eta ahotsean gero eta seguruago ari
dela Paul San Martin.