Playa del Alma

10 

 Playa del Alma da Rafael Santana piano jotzaileak bere izenean osatu duen aurreneko lan diskografikoa. Piano jotzaileak berak ondutako lanez osatuta dago diskoa, eta Juanma Urriza bateria jotzailearekin eta Javier Mayor kontrabaxu jotzailearekin batean grabatua da. Gai batzuetan laguntzaile bikainak izan ditu aldean, esate baterako Iñaki Salvador piano jotzailea, azken honekin bi gai grabatu baititu bi piano erabiliz. Beste bi gaitan laukote bihurtzen da hirukotea, Julen Izarra saxo jotzaileak esku hartzen baitu bi gai horiek grabatzeko garaian; eta konposizioaren munduko kolore berriak bilatzeko ahalegin horretan zortzikote bihurtzen da hirukotea beste gai batean, haize-zurezko bost musika tresnez osatutako taldeari leku eginda. Honako hauek osatua da talde hau: Mariángeles Santana txirularia, David Tejero oboe jotzailea, Antonio Gutiérrez adar eta klarinete jotzailea eta Angel fagot jotzailea.   

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2013/05/29
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com