Primeros siete segundos

10 

Zazpi nota, zazpi une, izara orbangabe batean agertzekotan dauden ustebako marra koloredunak. Denbora zatiak dira antzinako artistaren ahotsari deika egungo maisuaren hitzaurre gisa. Zalantzazkoari, apartekoari, magiari bide ematen igarotako denbora zatiak. Sekuentzia iragankor eta sotilak, izango den hori iragarriz.

Bobby Martinezek Primeros siete segundos izeneko lana diseinatu zuen seikote formatuan, eta 2023ko Te lo dije aurreko diskoa osatu zuten musikari gazte eta distiratsuen zerrenda erakutsi zigun. Carlos Rossi tronpeta, konpositore eta moldatzailea (Bob Sands Big band, Jerry Gonzalez Big band, Norman Hogue, Javier Colina), Nacho Fernandez gitarrista (The Machetazo, Tactus Collective), Dario Guibert kontrabaxua (The Machetazo), Cesar de Frias bateria (Pedro Iturralde, Skytrain). Musikeneko izendapen amankomuna dute lau musikariok, eta Bobby Martinez saxo tenor eta sopranoa dutela eta Iñigo Ruiz de Gordejuela pianista eta konpositore euskaldunarekin momentuko espiritu liluragarria partekatzen dute beste garai bateko jazz tradizioaren eta egungoaren eraginez.

Primeros siete segundos lan arin eta txinpartatsua dugu, eta hasmentatik bertatik igartzen zaio saxofoi estatubatuarraren berezko estetika, Esperando bezalako konposizioetan edo Lo que no te conté ere sinatzen duen Carlos Rossik idatzitako Primeros siete segundos lan txinpartatsuan bandarekin duen lotura agerian utziz. Bobby Martinezek omenaldia egin dio Bob Sands hildako adiskide eta lagunari One for Bob gozoan. Abangoardiaz, Iñigo Ruiz de Gordejuelak Unintended Consequences idatzi zuen, Nacho Fernendezek gitarrari egindako ekarpen nabarmenarekin. Gitarrak, aldi berean, Charukesi sinatu zuen, inprobisaziora zabaldutako dinamikaz eta pasartez betea. Buenas tardes Señor Elefante Bobby Martinezen konposiziorako duen magia erakusten du, Dario Guibertek eta Cesar Friasek emandako patroi erritmikoaren azpian espazioa eta denbora partekatuz, Cool and Blue-ren dotorezia sotilaz gozatzeko, eta Dario Guibertek idatzitako Moebius-en dinamika ausartarekin ematen dio akabantza lan honi.

Primeros siete segundos-ek antzinako musikariaren ahotsari deika, egun maisu. Gertatuko denaren hitzaurre sotila. Isiltasunen artean bidezko espazioa definitzeko behar den denbora. Iragankorrak, denbora zati laburrak eboluzionatzen dituzte, zazpi

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com