SOLO Album Volumen Dos

10 

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;
mso-fareast-language:EN-US;}

Solo album volumen Dos Omar Carrascosak grabatua da Madrilgo Camaleon Music Studion eta Santi
Fernandezek nahasi eta masterizatua Alcala de Henareseko Santa Rosa Surrounden.
Album honen aztarren bila 1999ko Solo album hartara egin behar genuke artista
baregaitz eta eklektiko hau identifikatzeko. Zaila zen orduan ere sailkatzea,
deserosoa zaio ortodoxiari.

Chema Saiz bere eraginei uko egiten ez dien
artista da. Thelonious Monk dakarkigu hasieran Trinkle Tinkle birsortuz,
bere No tan largo eta Marketin entzunez kolore eta geometria
musikal propioak deskubrituko ditugu, eta amaieran Monk berriro, ariketa zail
eta arriskutsuan Crepuscule With Nellie birsortuz. Saizek disonantzietan
idatzi du Vals en Dm, azal eta mami berria erantsi dizkio Estaba la
pastora
herri kantuari eta I’m Confessin That I Love You estandarra
ere eduki berriz hornitu du, albumeko piezarik ortodoxoenetako bat izan arren. Bere
faktura paregabeari esker, Saizek Monken espiritu bikaina itzultzen digu Introspección-en,
eta jazz primitibora eramaten gaitu Ellington-en The Mooche eta Stardust-ekin.
Eklektizismoa ederki ageri zaigu Chotis nº 6-ekin eta Saizen eta Mussorgsky
konpositore errusiarraren Cuadros de una exposición-ekin. Azkenik,
Saizek bere egiten du J.J. Johnson tronboijole iparramerikarraren Lament.

 

Solo Album volumen Dos hondorik ez duen
gogamen batek egiten duen  bilaketaren
kapituluetako bat da, birtuosismoz betea, arriskuari inoiz ihes egiten ez
diona, eraikia desmuntatzen duena berriro eraikitzeko eta izan zenari zentzu
berria emateko. Chema Saiz gitarrista bakana da, aurreiritzirik edo etiketarik
gabekoa, konposizio bakoitzean hizkera bat asmatzen duen sortzailea ausarta, dardara
eragilea sentitzen duen eta sentitu nahi duen edonorentzat. Egun, estatuko
jazzaren ahotsik berezienetakoetan daukate askok.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2020/04/06
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com