Marcos Collen ibilbidean ugari dira lekuak eta, batez ere, bere ikaskuntza-prozesuan bizitako nola zuzeneko emanaldietan hala grabazioetan lankide izan dituen musikari asko eta asko. Madrilen Tonky Blues Band taldean jotzen hasi zen, eta 23 urte besterik ez zituenean Amar Sundy, Mick Taylor (The Rolling Stones) eta Buddy Miles (Jimmy Hendrix, Santana) bezalako musikariei laguntzen zien. Adrian Costa abeslariarekin eta gitarra jotzailearekin batean Los Reyes del KO sortu zuen, Espainian azken hamarraldietan izan den blues talderik onenetakoa. Berlinen egokituta, izar eta musikari handiak ezagutzeko eta haiekin lan egiteko aukera izan du. Aho-soinulari aparta da, bluesa jotzen du nagusiki, baina gai da musika beltzarekin lotuta dagoen beste edozein estilotara moldatzeko, funk, hip-hop, soul edo afrofunk estiloetara, esaterako.
Berlinen bizi den blues abeslari eta gitarra jotzailea da Stefano Ronchi italiarra. Eskarmentu handikoa Brian Auger, Cody Chesnutt, The Blues Brothers Band, Nine Below Zero eta Lucas Winslow Rey bezalako nazioarteko artista handien zuzeneko emanaldiei sarrera eginez, besteak beste Lurrie Bell, James Wheeler, Mary Lane, Josephine Howell eta Billy Branch bezalako blues jotzaile handiekin jardun izan du.
Elkarrekin country & blues onenaren errepertorioa eskaintzen dute era guztietako ikus-entzuleen gozamenerako