Marra bakoitzak, ikusezin den hari bakoitzak bat egiten dute eta sentsazio berria eratzen dute, espero ez genuenera hurbilaraziz. Zura, metala, unean uneko hizkeran hitz egiten duten lau instrumentu melodikoen esentzia, ukimenak belarria laztantzen digularik inoiz bisitatu gabeko paisaiak azalduz.
Tejidos (Ehunak) Mario Carrionek Madrilgo Fania Estudios-en grabatu zuen 2023ko irailean, Marc Paletek bateratu eta masterizatu. Lan organikoa da, eta instrumentu harmonikorik eza eta taldekide bakoitzaren interpretaziorako trebetasuna ditu ezaugarri. Originala da forman eta funtsean, kosmopolita bokazioz eta joera eta sentsibilitate desberdinetara irekia jazz garaikidearen premisen barruan. Proiektuko kideek idatzitako bederatzi konposiziok osatzen dute obra hau, Moebiousen borbor erritmikotik (lehen pieza gisa), Tejido 2ren pasarte oroitarazleetatik igaroz eta Gianni Gagliardi eta Roberto Nievaren arteko testura dialektikoetara hurbilduz Tejido 9an. Musikazko tapiz bat, Ona Erv bikainarekin eta musika klasikoaren oroitzapenekin forma hartzen doala Fuga-n. Taldeak aukera erritmiko eta estetiko berriak zabaldu ditu Francisco Corchera eta Tejido 1 diskoetan, berehala Tejido 3ren pasarte harrigarriak oparitzeko Migros Blues eklektiko eta malguaz amaitzearren.
MOEBIUS : Gianni Gagliardi, Roberto Nieva, Dario Guibert, Miguel Benito
Moebius musika testura gogoangarriak egitera bideratutako proiektua da, soinu-espazio berriak eta pertsonalak arakatuz: nazioarteko proiekzioa duen jazz garaikidea. Ehunak dira hari ikusezin horien, marra sotil horien emaitza batua eragiten dutenak, gure zentzumenak une bakoitzeko hizkeraren bidez gozaturik.