Normal
0
21
false
false
false
EN-US
JA
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Cambria”,”serif”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-ansi-language:EN-US;
mso-fareast-language:EN-US;}
1) Dona Kubik, Indiana/Donna-Leeren
birrarmonizazioan oinarritzen den kontrafakto
motako gaia da. Era berean, Fred Herschen «Phantom
of the Bopera» piezaren zati batetik edaten du.
2) Valse pour Nono nire osaba Jean-Claude Monnot zenduari eskainia da. Gai
tonala da, doinu bakunarekin eta cantábile,
ia pop. Bakarkako pasarteen aurreko azken kadentziak ezezaguna eta misterioa
iradokitzen ditu.
3) Bluesy moldeko gaia da Entartetes Blues, shuffle estilokoa, eta beraz, Bluesak ohi dituen 12 konpas ez
baizik eta 8 ditu. Tituluak 3. Reichak Entartete
Kunst edo arte degeneratuaren zabalkundearen aurka abiarazitako propaganda
ekartzen digu gogora.
4) Fantasie Onirique konposizio minimalista
da, ametsen, inkontzientearen, misterioaren, magiaren eta ezezagunaren mundua
iradokitzen digu naif edo haurren
borondatearen asmo agerikoarekin.
5) Entropical Cha : Aldi
berean sentsualtasuna eta eguzkia iradokitzen dizkigu tituluak, hortik
Cha-cha-cha horren erritmo tropikala eta dantzagarria, entropiarekin uztartuta,
hots, zerbait biziarekin, etengabe bilakatzen denarekin uztartuta, jazzaren
munduko inprobisazioa gogoraraziz.
6) Fourth Element : Iturri
dodekafonikoko pieza honen tituluak laudun doien zikloaren edo Pitagorasen eskalaren erabileran du
sorburua, bai sarrerako talde izaerako laguntzan bai B-ren doinuan.
7) Pasos Enanos : Patrick
Cornelius saxofonista estatubatuarraren «Minor
steps» gaian oinarritu nintzen «Giant
Steps» minorraren bilakaera harmonikoa jotzeko. Gero beste bi atal gehitu
dizkiot John Coltraneren gai entzutetsuaren oinarri harmoniko nagusiari
jarraituz.
8) The Paname Papers : Bada ez,
titulu honek ez dio iruzur fiskalaren eskandaluari dagozkion Panamako paperen aferari egiten
erreferentzia, baina modu sotilago batean iradokitzen ditu Frantzian izapide
administratibo jakin batzuk bideratzeko konplexutasuna eta zailtasuna.
9) La Caravana Amarilla : Eta
amaitzeko, AABA moldeko gaia da Caravana Amarilla, 12/8an idatzita dago,
eguzkitan egoteko, bidaiatzeko, Espainiara joateko gonbita da. Horretarako,
halako buleria flamenkoa erabiltzen dut doinu eta harmonia frigiarrekin
nahastuta.