The Set-Up

10 

Zuzenean grabatua, The set up estilo eta joeren arragoa dela esan genezake, Ipar Amerikako sustraietako musika bezala ezagutzen den horretan kokatua. Egia esan, ozentasun gordin eta organikoa du lan honek, generoaren ezagutza indibidualaren eta bandakideen interpretatzeko trebetasunaren erakustaldia da, eta zehaztasunez egosten dituzte bluesaren tradiziotik abiatzen den edozein lanetan eska daitezkeen osagai guztiak.

Soinuaren zati handi bat Paul San Martinen ezker esku trebean gauzatzen da,    Rag-time klasikoaren erritmoan Script Joplin pianojolearen Maple Leaf Rag teman. Huey Smith pianistaren Rockin Pneumonia lanean hain ohikoak diren New Orleanseko lurrinetan barrena dabil, Big Joe Turnerren klasikora iritsi arte Roll’em Peten.

The Fake Cousinsek bere aukeren katalogo zabala erakusten du, Stevie Ray Vaughn Texaseko gitarrajolea omenduz Pride and Joy abestian, Jon Airaren gitarra sutsua protagonista dela, baita Boots Randolph saxofoijolearen hain ezaguna den Yaketi Axe aldarrikatuz. Eddie Taylor bikaina omentzen du Airaren eskuak Bad Boy teman, baita erregeetako bat ere urre garaiko Bad Signen bitartez, Albert King eta bere Born Under Staxen.

San Martinek maisuki interpretatzen du Shagen ahotsa eta groove bikaina baterian. Hirukoteak Jimmy Rogersen Chicago soinua berreskuratzen du Sloppy Drunk abestian, eta The Doorsena dugun The Spyren bertsio bikainarekin osatzen digute zirkulua.

The Fake Cousins-ek lehen pausoa egin du, The Set-Up du izena eta ustekabez, jakin beharreko sekretuz eta dastatzeko aukeraz betetako lana da. Letra larriz idazten den Blues disko bat, bide luze eta oparoa iragartzen duena, Blues izeneko betiereko musika hori maitatzeko grina eta talentua dutenek soilik eskuratzen ahal digutena.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2023/06/20
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com