The Tree

10 

Zortzi pistako grabagailuan grabatu zuen bikoteak, Xujun da kantaria eta perkusio jotzailea, eta Beñat Fuentesek gitarrak, baxua, sintetizadorea, mandolina eta ukelelea jo ditu, musika eta hitzak sortzeaz gain. Kantuak ingelesez abesten ditu bikoteak, baina diskoan bada euskaraz abesturiko kantu bat (Venus dago ederren) eta txinerazko esaldiak tartekatzen dituzte beste zenbaitetan. Ekologiari buruz, globalizazioak eta garapenak dakarren nora ezaz eta ur-lasterraren kontra aritzearen garrantziaz mintzo da taldea kantuetan, besteak beste.

Estilo zehatzik ez du The Treek, baina esan liteke lotzen dela AEBetako folk independente edo alternatiboarekin -Xujunen ahotsak Bon Iver kantariarena dakar gogora, eta zenbait kantuk ere (Letter to Myself, The song for Su) harengana eramaten gaituzte-, garapen instrumental luzeetako post-rockarekin (Bye, Bye, Bye, Venus dago ederren, Outro) eta pop akustikoarekin (City of Perfect Melodies, Don’t Quiet, Cure all-son). Hala ere, balizko erreferentzien gainetik, kantuen sorkuntzan maiz ibilitako bideetatik ateratzeko eta bestelako batzuk irekitzeko eta arakatzeko bikoteak erakusten duen ahalmena eta heldutasuna da azpimarragarriena.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2012/01/02
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com