Todojunto

10 

Valladoliden (Espainia) sortutako talde honen laugarren diskoa da Todojunto. Aurrekoek bezala, kantu propioen eta bertsioen bilduma erakargarria jasotzen du, baina ezberdintasun bat bilatzekotan, doinu arin eta dantzagarrien aldeko apustua nabarmenagoa dela esango genuke. Horretan zerikusi handia izan du Alain Sancho (Travellin´ Brothers taldeko kidea eta haize moldaketen egilea) eta Alvaro Arribas saxofoi jotzaileek (Electrofunk, Celtas Cortos…) zenbait kantutan egindako ekarpenak. Swing eta dantzaren aldeko apustu hori argiagoa da laukoteak berak sortutako konposizioetan, Spaghetti & Meat Balls instrumentu hutsezkoan, Quiero bailar molde klasikoko rock & roll-ean, Mirar atrás boogie kutsukoan edota Bajando para Cádiz zirikatzailean. Doinuetan antzematen den freskotasun hori bat dator Jorge Oterok eta Carlos Sanzek idatzitako letrekin, irribarre txiki bat pizten duten horietakoak baitira, baita gaizki egindakoa aitortzea egokitzen denean ere  (Sólo una noche).

Bertsioei dagokienez, ZZ Top (She Loves my Automobile), Holland K. Smith (Devil and the Deep Blue Sea), Steve Ray Vaughan (Hard to Be), Al Benson/Magic Sam (She Belongs to Me) eta Johnny Copeland-en (Don’t Stop by the Creek) kantu ezagunak hautatu dituzte oraingoan.

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2013/05/10
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com