Txertaketa LP

14 

BROKEN BROTHERS BRASS BAND 

“TXERTAKETA”

Mundu orok daki jazzaren sehaskatzat hartua dela New Orleans. Tradizioaren
arabera, europar musika bandaren eta musika beltzaren kontzeptuen arteko
fusioak sortu zituen XX. mendearen hasieran Brass band direlakoak edo funtsean
haize instrumentuek osaturiko bandak. Herri musikaren aldaera honek egindako
ibilbideari eta jazz musikaren bilakaeran izandako garrantziari esker, Mardi
Gras inauteriko hiriburuari soinu banda jartzeaz gain bere horretan genero ere
bihurtu da, berezko hizkerarekin eta kaleko mintzaerarekin, eta hasiera batean
hileta eta bestelako ospakizunak girotzeko sortu zenak gaur egun bere isla du,
iparramerikar musika beltza ia guztiak bezala, munduaren gainerakoan.

Barañainen Sustraian records-en
“La nabe” estudioetan Mighty Martyk eta Diego Ramosek
grabatua, nahasketak Moisés No Duermek Bird & Cage-n eginak eta
masterizazio lanak Ibon Larruzeak Euridia estudioetan eginak. Broken Brothers
Brass Bandek berak eta The Sustraiansek ekoitzia da “
Txertaketa“, 2006. urteaz geroztik tradizioa eta sustraiak New
Orleanseko musikarekin ez ezik Funkarekin, Jazzarekin, Soularekin eta
Txarangarekin ere uztartu dituen banda nafarraren laugarren eta azken lana. Ion
Celestino tronpeta jotzailea taldeburu, Mario Diaz de Rada (tronpeta
jotzailea), Iñaki Rodriguez (saxo baritonoa), Adrián Fernandez (tronboia),
Miguel Moisés (tronboia), Eneko Urrestarazu (tronboia), Alfonso Areta
(sousafoia), Juanpe Medrano (sousafoia), Daniel “Monstruito”
Lizarraga (panderoa, ohola, danborra), Gorka Gaztambide (danborra) eta Jon
Uribeetxeberria (dunbala) musikariek,
  Nerea
Erbiti, Terela Gradín eta Sivia Pérez
  abeslariek
eta beste laguntzaile sorta handi batek parte hartu dute grabazioan. Gehienek
jazz taldeetan edo herri eta/edo abangoardiako taldeetan jotzen dute. Kaleko
zuzenekoak eta agertokiko emanaldi bizi-biziak lantzen eta eskaintzen ditu
bandak.
 

Hasieratik adituko dugu lan honetan zehar lagun izango dugun second line usain gozoa, “Agur
Jaunak” gaian euskal tradizio petoenarekin eta “Monstuito
special” gaiarekin uztartuz, “Greba Mugagabea” gaian jazzaren
lurraldeak bisitatuz eta “Martin & Marcella” gaiarekin berriz ere
kalera itzuliz. “Xuri guztiak ez dira irinak” gaiarekin, euskaraz eta
gaztelaniaz interpretatutako raparen bidez, eutsi egiten dio bandak bere
espiritu egongaitzari. Dut taldearen “Ezjakintasunaren kateak
suntsitu” gaiaren bertsioan, jazzaren eta funkaren artean dabil banda, eta
Afrikara eramaten gaitu “Elhadji Ndiaye” gaiaren bidez. “Estamos
del otro lado” eta “Geure Gainetik” gaiek berriro ere
dakarkigute Mardi Graseko usain gozoa Iruñeko kaleetan barrena, bidaia honi
hasiera emandako “Agur Jaunak” gaiarekin, ongietorria bezala agurra
izan baitaiteke, amaitzeko. “French Quarter” auzoan egiten den
desfilearen doinua dario “Txertaketa” lanari, baina funka eta jazza
nagusitzen dira, aldarrikapenak egiten dituen, gauzak kontatzen dituen eta
asperdura salatzen duen bandaren soinua du, gonbit egiten digu kalean
dantzatzeko eta gozatzeko, mintzatzen den hizkuntza edonongoa delarik ere.

A priori inork ere ez luke antzekotasun askorik aurkituko New Orleans eta
Iruñea artean, baina aski litzateke bi hirietako kultura biziari eta kaleko
kulturaren aurreko maitasun partekatuari erreparatzea antzekotasunak handiak
direla argi eta garbi ikusteko.
  Horren
urrun eta horren gertu dauden bi hiri, musika darien bi hiri bizi, lotura
partekatu bat dutena, Broken Brothers Brass Band, alegia. Gaur egun Iruñean
gertatzen den lagin adierazgarria, zeinaren uhinak ezinbestean hedatzen diren.

 

 

Disko mota: LP
Argitaratze data: 2018/06/12
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com