Diskoetxea

Gaztelupeko Hotsak XX. mendeko azken hamarkadan sortu zen mendi artean ezkutatuta eta Deba ibaiak erdibituta dagoen Gipuzkoako Soraluzen, herri txiki baina mundu osoan famatua Espainiako Armada loriotsuaren kanoi zibilizatzaileak bertan egiten zirelako. Aspaldion ez dugu ez kanoirik ez torlojurik ere egiten, birmoldaketa ekonomikoak gogor kolpatu gaitu eta biztanleria %30ean urritu da. Bertan iraun dugunok, jakina, musika behar dugu.

Gaztelupeko Hotsak zigiluak bere lehen blues disko hura kaleratu zuenetik hona hainbat musikazalegaztetxetaridazleartista eta kantagile bildu ditu inguruan. Horren agerpen eszenikoa Dana lanbrotute ikustot multimedia espektakulua izan zen; produktu gisa berriz marrazki liburudun diskoen agertzea, eta literatuaren eta musikaren arteko lotura ezohikoa hala trikiaren alorrean nola rockarenean.

Gaztelupeko Hotsak ez da ordea sortzaile sofistikatuen habia, pop erritmoak bere lekua dauka bertan, eta bere ildoek erreferentzia zuzenak markatzen dute. Baina Gaztelupeko Hotsak horixe dira, HOTSAK : reggea, rocka, bluesa, trikia, kantagintza, jazza, aire mestizoak…denak dira baliabide onak egoerari aurre egiteko.

Amateurismoa gaindituz baina profesionalkeriaren gaitzetan erori gabe, Gaztelupeko Hotsak osatzen ditugunok ez gara ez musikagintzaren funtzionario ez kulturaren saltzaile (uler ezazue adierarik zikinenean, mesedez). Horregatik gara topaleku musikaren bitartez mezu aurrerazale bat luzatu nahi eta populua koloreko puxikagaz liluratu gura ez dutenentzako. Aspaldi laga genion Soraluzen armada inperialistak hornitzeari.

 

www.myspace.com/gaztelupekohotsak

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com