Anari
22 azaroa|5:00 pm-8:00 pm
BLUES HOTSAK 2025
Azkoitian jaio zen 1970ean, eta gaztetatik hartu zuen parte hainbat proiektu eta taldetan, hasieratik eskuratuz publikoaren eta kritikaren berotasuna.
Bere izenaz hornitu zuen lehen diskoa argitaratu ondoren, Anari euskal musika agerlekuko ahots pertsonal eta garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Kasik hiru hamarkadako musika ibilbidean, estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu: Anari (1997), Habia (2000), Zebra (2005), 2007ko Martxoaren 31ean Bilboko Kafe Antzokian (2007), Irla Izan (2009), Bidea eta Denbora (2013), Zure aurrekari penalak (2015), Epilogo bat (2016) eta Giza Zarata (2024).
Hasieratik kritika espezializatuek bere musika Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat bezala kokatu duten arren, gaur egun bada euskaraz idatzitako literaturaren barruan ere toki esanguratsu batean kokatzen duenik.
Anari artista, abeslari, gitarrista eta konpositorea da: erraietatik sortzen zaio musika estilo paregabea, rocka eta folka uztartzen ditu, eta, aldi berean, etengabe berritzen eta soinuak esploratzen dihardu. Bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia ere nabarmendu behar dira, maitasunari, bakardadeari, tristurari, edertasunari, identitateari, introspekzioari, gizarteari, politikari, buruzkoa…
Giza zarata (zarata soziala) dugu abeslariaren luzeko azken lana, eta bere ohiko bandarekin batera aurkeztuko du:
Anari Alberdi (ahots nagusi, gitar), Xabier Olazabal (baxu), Mariano Hurtado (piano eta organo), Ander Mujika (gitar elektriko eta ahots), Xabier Etcheverry (rabel eta ahots), Mikel Txopeitia (bateria).
