Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Carmen Paris

22 azaroa|8:00 pm-10:00 pm

BLUES HOTSAK 2025

Carmen Parisek Aragoiko jota berritu eta folklorea berberritu ditu maisuki nahastuz Mediterraneo, Afrika eta Amerikako erritmo eta melodiekin letra, piano eta konposizioa menderatuz.

Kritikarien eta ikusleen arreta erakarri zuen 2002an lehen diskoa argitaratu zuenetik, hainbat musika aurreiritzirik gabe batu zituenean habanera, chotis, ranchera, chachacha,  Brasilgo eta Kubako folklorearen erritmoetan, besteak beste.

Laugarren diskoan, “Ejazz con Jota” lehen aldiz jotzen ditu jotak Estatu Batuetako musikari ospetsuen Jazz Orchestrarekin. Disko honen bira hiru urtez luzatu zen Espainian eta Frantzian zehar, 2014ko Egungo Musiken Saria irabaziz.

2015etik aurrera, Okarina jaialdian aurkeztu zen Bleden (Eslovenia), world music Zoobazarreko laukotearen nazioarteko biran ibilida, Pirineos Sur Kulturen Nazioarteko XXIV. Jaialdia inauguratu zuen Marokoko L’Boulevard Casablancako jaialdiarekin lankidetzan, “En síntesis” estreinatu zuen: bere hogeita hamar urteko ibilbide profesionala oroitarazten duen ikuskizuna, “Los hilos de Vulcano” Toom-Pac-ek Meridako Antzerki Klasikoko Jaialdirako ekoitzi antzerki-ikuskizunaren konposizioaz eta musika-zuzendaritzaz arduratu da, Montevideoko Sinfonikoarekin jotzen du, Berlinen eta Tallinen “Paris al piano” ikuskizunarekin jarraitzen du eta Tunisia, Alemania, Frantzia, India, Rumania eta beste herrialde batzuetan amaitzeko.

Dokumentalaetan jardun zuen eta Labordeta Fundazioaren Arteen saria jaso zuen 2016an.

2019ko urrian, bira bat egin zuen Erdialdeko Amerikan, eta Mexikora itzuli zen, “Paris piano” emanaldirik intimoena  erakusteko.

Carmen Parisek pausorik pauso jarraitzen du bere proiektuekin hurrengo lan berrirako konposatzen.

Xehetasunak

Data:
22 azaroa
Ordua:
8:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Soraluze, Herriko Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com