Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

DIABLUES & BLUEZIFER Band

29 azaroa|1:00 pm-3:00 pm

Mikel Etxeberria: Aho-soinua, Gitarra eta Ahotsa

Asier Elorza: Ahotsa, Gitarra, Dobroa, Aho soinua eta Tronpeta

Nagore Sanz: Kontrabaxua eta baxua

Aitor Aranburu: Perkusioa

(Musika Eskolako talde baten partaidetza ere izango da kantu batzutan)

Blues akustikoarekiko pasioak batu zituen Bergarako 2 musikari hauek 2014 urtean.

Proiektu honek, Bluesaren sustrai sakonetaraino eramaten gaitu, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz.

Kontzertuetan, AEB hegoaldean aspaldi zegoen giroa arnastu daiteke.

Blues akustikoaren instrumentazio tipikoa erabiltzeaz gain, doinu eta instrumentu bereziekin apaintzen dute beraien ezohiko soinua:

Ahots jokoak, Dobroa, tronpeta……

2016an, “Discovers” izeneko diskoa argitaratu zuten eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu ondoren (Hondarribia Blues jaialdia, Donostiako Jazzaldia, Tolosa eta Arrasateko Blues jaialdiak…) 2021ean “Gure urdina” izenarekin 2. diskoa argitaratu zuten. Bi kultura fusionatu dute proiektu honetan, Euskal kulturako kantu tradizionalak eta Blues afroamerikarra.

Bluesaren sustraiak eta bilakaera azalduz Kontzertu didaktikoak ere egiten dituzte, Guggenheim museoan, Bilboko Blues jaialdiaren barruan eman dituztenak adibidez.

Azken urtean laukote bezala ari dira soinu borobil eta aberatsagoa erakutsiz.

————————————–

(Sortzaileen) BIDEAK proiektuak kultur adierazpen garaikideak eta tokiko komunitatearen partaidetza uztartu nahi ditu, inprobisazioaren bidez esperientzia interesgarriak eskainiz.

Helburu nagusia da kultura arloko berrikuntza, ikerketa eta bitartekaritza sustatzea adierazpen garaikideen bidez.

Diziplina ezberdinak uztartuko dituen saioak izango dira, herriko eragileekin partekatuz

Musika taldea edo kantariak  ardatz eta  ekitaldira gehituta bestelako diziplenetako gonbidatuak gehituko zaizkie.

Gai ezberdinak helburu berean uztartuak   INPROBISAZIOA ETA ELKARLANA erabiliz

Saio bakoitzak 75-90  minutuko iraupena izango du eta herriko toki desberdinetan antolatuko dira.

Proiektu honek kultura arloko berrikuntza eta ikerketa sustatu nahi ditu, adierazpen garaikideak eta bitartekaritza oinarri hartuta. Izango diren elkar lanetatik proiektu berri hibridoak ateratzea da helburuetako bat, elkar ezagutu, elkarrekin lan egin eta sinergiak sortuz. Konfort-zonatik atera eta esperimentaziotik eduki bereziak sortuz.

 

Xehetasunak

Data:
29 azaroa
Ordua:
1:00 pm-3:00 pm

Egoitza

Soraluze, Plaza
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com