Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Erromintxelak

27 ekaina|10:00 pm-11:30 pm

2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan. Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) dira taldekideak. Euskaraz egindako abestiak eta instrumentu akustikoekin inprobisatuz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte. 2023ko Abenduan, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatutako lehen singlea kaleratzen dute, “Esperoan” deituriko bigarren bideokliparekin batera.

Eskarmentu handiko musikari aktiboak dira, Goi mailako musika ikasketak dituzte eta agertokietara talde askorekin igo izan dira ere.

Jon Garciak, gitarra jazz espezialitatea ikasi du eta Erromintxelak taldeaz aparte, Del Val, Tatta-Denso ekimenetan eta Desitsatsi performance artistikoan ere jarduten du.

Jokin Vitoriak, bateria jazz espezialitatea ikasi du. Los Galerna lehenengo, Ze Esatek! ondoren eta egun, Arima Soul taldean danborrak astintzen dihardu. Capsula taldearekin noizbehinka ikusi dezakegu ere.

Aitor Morenok, baxu elektrikoko jazz ikasketak ditu. Aurretik, Los Galerna eta EIJO-n (Euskal Ikasleen Jazz Orkestra) ibili izandakoa. Egun, Tirabira Reggae taldean dabil ere.

Iñigo Zubizarretak ere curriculum aparta du, jazz gitarrako ikasketak ditu, eta egun, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioko irakaslea da. S.A (Soziedad Alkoholika) taldeko kide ere bada eta aurretik, besteak beste, Governors eta Tako taldeetan ibili izandakoa.

Eta bosgarren kidea, Andoni Aizpuru saxofoi soprano jolea. Saxofoi jazz ikasketak ditu eta hamaika taldeetan aritutako musikaria da, orain Crazy Jazzers eta Div@s of Soulen jarduten du.

Xehetasunak

Data:
27 ekaina
Ordua:
10:00 pm-11:30 pm

Egoitza

Bergara, Usondo parkea
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com