Haylen
17 urtarrila, 2026|8:00 pm-10:30 pm
Haylen artista paregabea da, ahots liluragarria eta nortasun magnetikoa duen zurrunbiloa, primeran uztartuz soul, rock eta bluesa.
Parisen Place des Innocents-en ikasi zuen kitarra jotzen lagunekin, Nirvana, Incubus eta System of a Down taldeetan inspiraturik. Musikarekiko grina horrek metrora, okupatu etxeetara eta underground agerlekuetara eraman zuen. Haietan jaso zuen ospea kitarjole erritmiko gisa, tinbre gozo eta sakoneko abeslari gisa. Ondoren, bidea argitu zion Amy Winehouse punkaren dibak, 50 eta 60ko hamarkadetako soul, jazz eta vintage musikaren mundura animatuz. Etta James, Aretha Franklin, Wanda Jackson, Sam Cooke eta Elvis Presley izan ziren Haylenen inspirazioaren artista nagusiak.
Esperientzia hori baliatuz bira bat egin zuen Londresen eta Frantzian ia 300 saio pilatuz La Machine du Moulin Roug-eko Les Femmes s’en Mêlent sonako emanaldietan eta Scènes Flottantes jaialdian, 30.000 entzule ingururen aurrean aritzeko 2018an. Ondoren, Jack Daniels markaren enbaxadore bihurtu zen, bere ahotsa eta bere energia agertokian partekatzeko Frantzian zehar.
2016an The Voice-n egin zuen parte hartze nabarmenak inflexio puntu bat markatu zuen bere ibilbidean. Publiko berri bat konkistatu zuen eta telebistan sendotu zen, 8 milioi ikusleren aurrean kantatuz zuzenean. Programa utzi ondoren, paper nagusia jokatu zuen Le Rouge et le Noir –Gorria eta Beltza– opera rockean, Zaziek koidatzia eta Albert Cohenek ekoitzia. Palace Theatreko agertoki ospetsuan aritu zen lau hilabetez, abeslari eta aktore mailan zeukan talentua erakutsiz. Abentura horrek Txinara eraman zuen 2019an, eta 52 emanaldiko bira egin zuen antzokirik ospetsuenetan.
2018an, Haylenek era independentean kaleratu zue Out of Line, trip-hop eta blues fusioko AL bat, alegia, arrasortu luzatua. AL honen arrakastak ate berriak ireki zizkion American Tours Festival eta Vintage Legend Festival bezalako oholtza ezagunetan jardunez Nico Duportal, Ray Collins’Hot Club, Sugar Ray Ford, Aisha Khan, Deke Dickerson, Keziah Jones eta Gizzelle bezalako artisten artean. Bere ibilbidea Jean-Paul Gaultierren Fashion Freak Show konpainian mundu bira bat egiteko elkartu zen Crazy Horse kabaret ospetsuko artista nagusia bihurtu aurretik.
Haylen Estatu Batuetako Klipsch ahotsgorailu marka ezagunaren lehen enbaxadore frantziarra ere bada, Gibson Guitars-en babesean. 2022an eta 2023an, bi bira egin zituen Frantzian, Dire Straits Experienceren kontzertuak irekiz (Gérard Drouot Production) Zénith aretoetan. Post Modern-wn eta Chris Isaaken oihala goratzen izan zen Olympian, baita La Cigal-en ere Asaf Avidan, Jared James Nichols eta Robert Cray-rekin.
2023ko otsailean kaleratu zuen bere estreinako albuma, Blue Wine. Hamahiru abestiz osatua dago, horietako bi frantsesez eta bat Imelda May-ren arrakasten konpositorea den Darrel Highman-ek konposatua. 1950eko, 60ko eta zenbaitetan 70eko hamarkadetako estetikan sortuak, abestiek vintage mikrofonoekin grabatu zituen, bere inspirazio musikalak fideltasunez islatzen dituen soinuak lortzeko.
Liluragarria da blues, soul eta rock & roll eraginak uztartzen dituen denboran barrena eskaintzen digun bidaia. 2023an lehen saria irabazi zuen Cahors-eko Blues Jaialdian. Agerlekuaren gainean edo estudioan, Haylenek artista sutsu eta egiazkoaaren eredua dugu. Bere ahots talentuak, kitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak musika garaikidearen funtsezko figura bihurtzen dute, bere publikoa unibertso batera eramateko gai: abesti bakoitza bidai bat, emanaldi bakoitza ahaztezineko esperientzia bat.
