Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Hilario Rodeiro Quinteto

27 ekaina|8:00 am-5:00 pm

Interpreteak:

Juan de Diego, tronpeta eta fliskornoa

Eneko Dieguez, saxo altua

Julen Izarra, saxo tenorra eta sopranoa

Kike Arza, kontrabaxua

Hilario Rodeiro, bateria

 

Denbora kezkabide izan da Hilario Rodeiroren tematikan (Santiago de Compostela, 1981), bereziki bere pertzepzioari eta hura agertzeko moduari buruzko unetan. Pausa deritzona pop-rock instrumentalaren, ganbera-musikaren eta jazz esperimentalaren arteko mugan mugitzen da, eta Bobo Stenson, Mats Eilertsen edo Paul Motian bezalako artisten musikaren bideari jarraitzen dio. Disko honek etenaldiei eta uneei buruzko hausnarketaren barruan kokatutako obra bat biltzen du. Instrumentu harmonikorik gabeko boskotearen eraketa ezohiko batean, aukeratutako aldi bakoitzaren mamiaz jabetzen saiatzen da pieza bakoitza.

Hilario Rodeiro musikari galiziarra da, duela 15 urtetik Donostia inguruan bizi da, 2016an eta 2017an Bartzelonan egonalditxo bat eginik. Gordon Lee, Sabine Kühlich, Chris Kase, Bob Sands, Andrej Olejnizack, Ilja Reijngoud, Deborah Carter eta beste hainbat nazioarteko artistarekin aritu ahal izan du, baita Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor, CiTriC, Los Wachisneis eta beste hainbat talde ezagunekin ere.

Konpositore gisa, giro soinua eta musika sortu du dantza garaikideko ikuskizunetarako: Origenes, Elektrical Body, Transoceanica (Dinamo Danza) edo Nikola (Atalak). Sari ufari jaso ditu, hala nola disko onenaren BBK saria (R.S.Faktor, 2012), Bartzelonako V. Jazz Lehiaketa (Citric, 2009) edo Musikaren Akademia (Mama Cabra, 2006).

Azken urteotan arte eszenikoetarako musikaren ekoizpenean murgildu da, baztertu gabe errepertorioa emateari parte hartu duen talde kolaboratzailentzat. Pausa bere sinadurarekin  bakarka egiten duen lehen jazz diskoa du.

Egileak inprobisazio askea, free jazza, ganbera musika, pop rocka eta musika tradizionalen zenbait alderdi nahasten dituen estilo pertsonala indartzen du hemen. Jazz esperimentalari dagokion etiketa zabalaren barruan egon daitekeen sorkuntza ildo bat da berea.

Elementu gutxirekin interpretatzeko modu poetikoago bat lortzen duten artistak ditu eragile nagusiak, birtuosismo oparora behartua egon gabe. Paul Motianen doinuaren erabilera edo Bobo Stenson edo Paul Bleyren bat-bateko diskurtsoa funtsezkoak izan dira jazz esperimental berriari buruz duten ikusmoldean. Bestalde, Mats Eilertsenek eta ECM zigiluak babestutako beste egile batzuek soinu sotilaren tratamenduan eta hutsaren erabileran inspiratu zuten. “Idazten dudan guztia abesteko” premisari dion leialtasuna musika xume eta emozio handiko batean gauzatzen da. Pieza bilduma hau osatzerakoan sentimen sakon eta zintzoa hartzen du abiapuntutzat, albumean entzuten diren melodia eta testura guztietan islatuz.

Aukeratutako interprete plantilla, tresna harmonikorik gabeko boskotea, ez da batere ohikoa jazzaren esparruan. Erreferentzia gutxi daude egiazki, Archie Sheppen The New York Contemporary Five edo Bill McHenryk 2009an Village Vanguarden gidatu zuen boskotea. Pianorik edo gitarrarik gabeko hirukote eta laukote klasikoetatik datorren energia berezia lortu nahi izan du egileak formazio honekin, baina urrats bat harago. Tresna horiek gabe, konposizioa eta interpretazioa benetako erronka teknikoak bihurtzen dira. “Betelan harmonikorik” ez egoteak hutsaren sentsazioa areagotzen du, hiru haize tresnen presentziak eta kontrabaxuarekiko distantziak handituagoa. Horrela, soinu paleta anbiguoa sortzen da, baina kontrapuntu eta garapen harmonikorako gaitasun handikoa.

Hilariok laguntzaile dituen musikariak ohiko kideak izan dira eta dira azken urteetan bere beste talde batzuetan, Eneko Dieguez gaztea erantsi zaiela saxo altuan.

Xehetasunak

Data:
27 ekaina
Ordua:
8:00 am-5:00 pm
Kontzertu etiketak:

Egoitza

A Coruña, Jazz Filloa
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com