Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Hilario Rodeiro Quinteto

15 azaroa|8:00 pm-11:00 pm

JAZZ-BLUES 2024

Pausak barne lasaitasunera, barne isiltasunera erakartzen gaitu. Lasaitasunez gelditu eta gure inguruko munduari erreparatzeko gonbidapena, maparik eta koordenadarik gabeko espazio batean esekita. Barnetik kanporako lana, autore jakin bat ezagutarazteko bere konposizioek duten emozio sakonaren bidez eta unean uneko koreografia esploratzera animatuz. Sotiltasun aldia eta hizkera erritmikoa.

Hilario Rodeirok ibilbide luzea du Gordon Lee, Sabine Kühlich, Chris Kase, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzaile gisa. Bestalde, Euskal Herrian bizi den bateriajole, ekoizle eta konpositore galiziar honek Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor, CiTriC eta Los Wachisneis bezalako proiektu ospetsuetan ere hartu izan du esku. Bere grabaketa lan oparoak grabazio saio ugaritara eraman du, lider gisa egindakoak nabarmen direla: Transoceánica (2017), Respira (2022), Cosmic Latte (2018) eta Lila no Ceo (2020), azken biok Tnuk eta Anosmic ezizenez sinatuak. Dantza garaikide arloko konposatzaile, Orígenes, Gorputz Elektrikoa, Transoceánica (Dínamo Danza) edo Nikola (Atalak) ikuskizunetarako musika sortu du. BBK Saria disko onenari (R.S. Faktor, 2012), V. Bartzelonako Jazz Lehiaketa (Citric, 2009) eta Musika Akademia (Mama Cabra, 2006).

Pausa Beasaingo Pottoko estudioetan egina da, Fredi Pelaezek grabaketa, bateraketa eta ekoizpenaren ardura hartzen zuela Hilario Rodeirorekin berarekin. Hartzidura prozesu luze baten ondoren sortu zen Pausa, lau musikari eta ohiko lagun diren Juan de Diego tronpetan eta filiskornoan, Eneko Dieguez saxo altuan, Julen Izarra saxo tenor eta sopranoan eta Kike Arza kontrabaxuan kolaboratzen zutela. Tresna armonikorik erabili gabe jarduteko erronkari aurre egin zion bostekoa, espazio hutsak sortuz eta lehentasuna emanez unean unekoari, aldiro.

Emozioan sakontzen duten hamar piezek osatzen dute Pausa, denak Rodeirok sinatuak 2023an zehar eta egunaren aldi desberdinek, une mehek eta ikusten dakienak eragindakoak. Konposaketa hauek free jazz edo experimental jazz deiturikoetan koka litezke, baina popetik jazzera, ganbera-musikara edo folklore tradizionalera doazen iturrietatik hartzeaz gain, birtuosismo instrumentalean baino areago zentratzen dira poesia interpretatiboaren aurkikuntzan.

 Pausa para mirar dentro dun lanean, Hilario Rodeirok albokaren soinu tradizionalean inspiratutako erakusketa barnerakoia eskaintzen digu. Denboraren kontzeptua inspirazio-elementu gisa hartzeak Perdoa gozagarria dakarkigu, iraganeko esperientzia bat, garapen eta trantsizio harmonikoz betea, heldu egiten gaituen fotograma. As miñas alboradas polifazetiko eta biziak Galiziako folklorearen elementuak baliatzen ditu taldeko kideen arteko elkarrekintza ahalbidetzeko. Lan honek biltzen duen poesia interpretatzailearen ereduak ditugu Atopeite eta Con Mary-rekin batera. Hutsunea elementu erritmiko gisa Para ti-n eta Galiziako musika tradizionalaren kadentzia melodikoak Escoitar-en jazzarengana egiten dituen trantsizioak espazio ezin hobeak dira inprobisazioa funtsezko elementu integratzaile gisa bihurtzeko. Rodeirok barnerantz begiratzera gonbidatzen gaitu No espello pasarteetan barrena, Pausa para un paseo pola tarde-n dinamikaren eredu erritmiko berrietan sakontzen du, Si me tuveras cariño / Pausa para mirar fóra-n poesia interpretatiboa barreiatzen du berriro.

Barne lasaitasuna, egunen joanari behatzen dionaren isiltasuna, hizkera erritmiko sotil batean hilezkortutako uneak maparik gabeko, koordenadarik gabeko, denborarik gabeko espazio batean esekita daude, barnetik kanpora, isiltasunetik, baretasunetik, Pausa.

Xehetasunak

Data:
15 azaroa
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Elorrio, Arriola
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com