Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

IOSU IZAGUIRRE SEXTET

20 ekaina|8:00 pm-11:30 pm

Rubén Salvador: tronpeta
Pablo Ramos: saxo alto
Asier Iturbe: tronboia
Koldo Uriarte: pianoa
Aitor Bravo: bateria
Iosu Izaguirre: kontrabaxua eta konposaketa

“Nire musikan, nire barneko egia espresatu nahi dut. Eta gauza zaila da hori, etengabe aldatzen ari bait naiz”

“Charles Mingus naiz, gizon erdi beltza, baina ez nahiko zuria beltza ez den beste ezer izateko. Charles Mingus, jazz musikari famatua, baina ez gizarte honetan musikaz bizi ahal izateko bezain famatua.“

                                                                                                                      Charles Mingus

Charles Mingus, aldi berean edertasun handiz, zatarki eta zikin, maitasun osoz, gorroto sakonez, zorrotz eta leun jotzen duen musikaria da. Jazz musikaria funtsean, baina helmen askoz unibertsalagoa duen musika, edo agian hobe soinu moldatzaile paregabea dugu. Ez bakarrik bere gaitasun miragarrian, baita bere izaera poliedriko, arriskutsu eta deszifra ezin horretan. Arrazakeriaren aurkako borroka etengabean, izaera oldarkor, desafiatzaile eta ausartaz beti, milaka iskanbilatan sartuta, jenio txarreko musika maitale amorratua eta gaindiezina. Asko gara bere musikaz liluratua, XX mendeko jazz eta orohar musika guzietako artista handienen artean kokatzen dugunok. Baita haren izaera eta bizimodu trumoitsuaren misterioaz erakarrita sentitzen garenak. Haien artean, disko bikain honen egile eta bultzatzaile nagusia, Iosu Izaguirre kontrabaxu jole aparta.

 

Iosuk ondo dioen bezala Mingusen obran gospela, bluesa, afrikar musika, New Orleans, Mexiko, Kolonbia, swing, bebop, Duke Ellington, Debussy, Stravinsky eta free jazzaren eraginak entzun ditzakegu. Baina bera, bere egia, bere borroka eta maitasuna identifikatu dezakegu nota guzietan. Eta horixe izan da Iosuren hizpide eta erreminta nagusia. Maisuaren musika disekzionatu eta osagai txiki eta sinpleenetara murriztu, haiekin omenaldi moduko eraikin berri eta “guztiz Mingus” bat aurkeztu.

Iosu Izaguirre, hamabost urteko mutikoa zela hasi zen baxu elektrikoarekin, Ska eta rock taldeetan eta berehala jazzaren dei indartsua sentitu kontrabaxuaren teknika ikasi eta jotzen hasi zen. Bartzelona aldean Victor de Diego, Gorka Benitez, Alejandro Di Costanzo, Alejandro Mingot eta Teresa Zabalza pianistarekin aritu zen urte batzuz eta Gasteizera itzultzean Mikel Urdangarin kantautorearen eta Bingen Mendizabal konpositorearen zenbait proiektutan hartu zuen esku, baita Iñaki Salvador pianistarekin eta Hertzainak taldeko Gariren disko ekoizpenean eta birako musika zuzendari modura aritu ere. Eta hori gutxi balitz, Ruper Ordorika edo Mikel Laboaren ondoan aritu izanda ere bere ibilbide oparo eta anitz horretan. Eskarmentu, esperientzia eta jakituria handiko musikaria, eta zergatik ez? Gure “Mingus txikia” ere.

Abentura honetarako fitxatu dituen musikariak ez dira nolanahikoak. Bertan, Ruben Salvador (tronpeta), Pablo Ramos (saxo altua), Asier Iturbe (tronboia), Koldo Uriarte (pianoa), Aitor Bravo (bateria). Iosu Izaguirre berak konposatutako 8 doinu, Gasteizen 2022ko abenduan grabatuak, Vital Fundazioaren Araba Aretoan. 8 omenaldi sentikor, maitagarri eta dotoreak. Mingus paregabearen bizitza eta obran murgiltzeko gonbidapen eskuzabala era berean. Ez galdu aukera.

 

 

Xehetasunak

Data:
20 ekaina
Ordua:
8:00 pm-11:30 pm

Egoitza

Bilbao, Jazzon
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com