Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Irati Bilbao

21 azaroa|8:00 pm-10:30 pm

Jatorrizko instrumentua, ahotsa: Irati. Arnasketa sotila, arima soinuarekin lotzen duena arte bihurtuz, bitartekaririk gabe. Kantatzen duena entzuten ari denaren arimarekin lotzen duen hari magiko hori. Guztien eskura dagoen tresna da kantua, baina zenbaitengan baino ez da iristen goi mailako kategoriara.

Irati Bilbao, artearen historian eta kultur kudeaketan graduatua izateaz gain, Musikenen  hezi zen musikalki, eta hori erabakigarria izan zen jazz musikara bideratutako ibilbide ederra definitzeko orduan. Bere bokazio estilistiko nabarmenaz gain, Iratik Ahots Argiak Abesbatza eta Swintronix taldea bezalako proiektuetan hartu du esku, Ekuru, Reunion Big Band, Sarrabete edo The Gospel Six bezalako proiektuekin elkarlanean. Ibilbide horrek sorrarazi du bere proiektu pertsonala, eta Begin izeneko lehen lan bikaina argitaratu du 2020an. Azken boladan Jazz eszenaren barruan izan den irudi garrantzitsuenetako eta proiekzio handieneko bat izan da.

Lau urteko itxaronaldi luzearen ondoren, Irati Bilbaok Bloom aurkeztuko digu, bere aurreko lanek sortutako itxaropena gainditzen duen emaitza.

Partaideak:

  • Irati Bilbao (ahotsa, konposaketak eta moldaketak)
  • Mikel Núñez (pianoa)
  • Aitor Bravo (bateria)
  • Fran Serrano (kontrabaxua)

Xehetasunak

Data:
21 azaroa
Ordua:
8:00 pm-10:30 pm

Egoitza

Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com