Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Kamikaze Helmets

12 martxoa|8:00 pm-10:30 pm

Gitarrarik gabeko rocka. Bateria, ahotsa eta teklatuak bakarrik.

Rock, blues eta funk emanaldietan estatuko musikari ospetsu eta estimatuenetako bik osatzen dute banda hau. Aurora and The Betrayers, Lisa and The Lips, Anaut, Martha Reeves and The Vandellas, Swamp Dog mailako taldeekin jo dute. Hainbeste gau eta kilometro eginik rock-and-rollean, proiektu propioa burutzea erabaki dute, Led Zeppelin, Black Keys, White Stripes bezalako eraginetatik jasoz, baina gaurko ikuspegia emanez eta egungoari bezain  etorkizunari begiratuz Queens of the Stone Age edo Royal Blood bezalako artisten uberan. Eszenaratze paregabea bateriajole kantari batekin; Boham eta Plant arteko eraldaketa moduko bat eta Stevie Wonderren moog baxu sintetizatuak eta Hendrixen whammy gitarra zorrotzak dituen Groove zapaltzailearen arteko katebegi galduarekin batera.

Kamikaze Helmets indartsu etorriko zaigu bere bigarren albumarekin – Inmersion– bere unibertso musikala esentzia galdu gabe zabaltzen duen soinu bidaia. Lan berri honek Hard Rocketik Motownera doazen eraginak uztartzen ditu, pintzelkada elektroniko eta atmosfera esperimentalekin. Emaitza: proposamen indartsua, dantzagarria eta erabat paregabea. Aipagarria da Aurora Garciarekin (Aurora & The Betrayers) The Dark Side of The Sun kantuan izandako lankidetza. Eta, ginga gisa, Beatlesen While My Guitar Gently Weeps-en bertsio harrigarri bat, inor hotzepel utziko ez duena.

Eta horiek guztiak itzulbiderik gabeko jauzi baterako jantzian… Prest al zaudete?

GABRI CASANOVAPianoa, organoa eta konposizioa.

Jazz espezialitatean lizentziatua. Heziketa klasikoa jaso ondoren jazz, blues, funk eta rockaz interesatu zen. Estilo anitzetako talde ugarirekin jo du eta Europa eta Amerikako jokaleku ezberdinetan ibili da. Anaut, The Sweet Vandals, Martha Reeves & The Vandellas, Vinila Von Bismark, Late Motiveko Banda, Ivan Ferreiro eta beste hainbat talde… Egun Loquillorekin dabil biran.

KIKE PARRA.  Abestia, bateria, konposizioa eta moldaketa.

Londresko LCCM unibertsitatean lizentziaduna. Bateria 14 urtekin hasi zen era konpultsiboan jotzen. Ahotsarena besterik da, zeharo autodidakta, genetika mota bat… Ez dio muzinik egiten ezein musika genero entzuteari, eta baterista/korista gisa kolaboratu du Espainiako pop taldeekin eta rock taldeekin Ingalaterran. Bestalde, suitzako bandeetako buru izan da abeslari gisa, han garatzen du bere bateria gehi abesle nahas-batza, Europako blues eta jazz jaialdietan joz.

Xehetasunak

Data:
12 martxoa
Ordua:
8:00 pm-10:30 pm

Egoitza

Amorebieta-Etxano, Zelaieta zentroa
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com