Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

M & A Swing Machine

11 uztaila, 2023| 7:00 pm

2021az geroztik entzuleak erritmo dantzagarriz biziki astinduz zuzeneko bikainak ematen ari da M&A Swing Machine, eta azkenik, 4 abestiz osotutako binilozko EP esplosibo honen bitartez (eta 2 abesti gehiago promo CDko bertsioan) eman diote hasiera bere ibilbide diskografikoari. Sailkapen eta muga guziei muzin eginez, Sinatraren Big Band-en tankerako erritmo elektronikoen gainean mugitzeko gai dira, swing-aren magia betierekoa aldarrikatuz eta sukar kiskalgarri baten pasioaren pean arituz beti.

Swing-a eta makinaren arteko elkarketa horrek ederki aditzera ematen duen moduan proiektu honek alde batetik Mihailovic (M) jakituria acid-jazz-funk-elektroniko guzia eta bestetik, Abi F. (A) ahots eztitsu, dinamiko eta sentsualen arteko talka, fusio eta harreman etengabean datza.

Xehetasunak

  • Data: 11 uztaila, 2023
  • Ordua:
    7:00 pm

Egoitza

  • Ciclo Basoco. Castro Urdiales
  • Castro Urdiales, + Google Map