
- ekitaldia hau amaitu da.
M & A Swing Machine
15 uztaila, 2023|1:00 pm
2021az geroztik entzuleak erritmo dantzagarriz biziki astinduz zuzeneko bikainak ematen ari da M&A Swing Machine, eta azkenik, 4 abestiz osotutako binilozko EP esplosibo honen bitartez (eta 2 abesti gehiago promo CDko bertsioan) eman diote hasiera bere ibilbide diskografikoari. Sailkapen eta muga guziei muzin eginez, Sinatraren Big Band-en tankerako erritmo elektronikoen gainean mugitzeko gai dira, swing-aren magia betierekoa aldarrikatuz eta sukar kiskalgarri baten pasioaren pean arituz
