Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Manuel Borraz Quartet

27 ekaina|7:00 pm-11:00 pm

Langak hautsi, soinuak eta ehundurak ikuskatu, balizko mugez haraindi erantzunak espero dituenaren askatasunaz. Teknologia eta arima, biak uztarturik  izatearen muinarainoko bidaia batean, oraindik irudikatu gabeko soinu-paisaietan barrena. Aukera estetiko berriak eta zeruertz berriak arakatzea, giza arimaren sakonean eta sormenerako dituen gaitasunetan sakontzea.

Musikagile, musika ekoizle, pianojole, inprobisatzaile eta moldatzailea izateaz gain, pianoan graduatua eta Suitzako HfM Basel ospetsuan bi master egiteaz gain,  Lester Menezes, Malcolm Braff, Ambrose Akinmusire, Jorge Pardo, Chano Dominguez, Rudolf Lutz, Ken Zuckerman eta Swapan Chaudhuri bezalako musikariekin aritu da Manuel Borraz. Prestakuntza sendo honek bere izaera bangoardista eta eklektikoa bideratu du.

Hainbat aldiz saritua interpretaziorako duen birtuosismo bikainagatik, Fred Frith, George Lewis, Michael Bisio, Kirk McDonald eta Maikel Vistel artista ezagunekin kolaboratu du bere ibilbidean eta jaialdi askotan izan dugu partalier, bai estatu mailan, bai nazioartean. Irakaskuntzaren arloan aipagarria da MSRheinfelden, MSKaiseraugust, MSBasel, ICSNord Anglia edo Forum Musikae Goi Mailako Zentroan egin duen lana.

Get Out Of Your Way (2020), We need the earth (2021), Light Spectrum (2023) eta Observe (2024) diskoak ekoitzi ostean, Manuel Borraz ezinbesteko erreferente bihurtu da musika garaikidearen bilakaeran The Big Question izeneko lan diskografiko honekin.

 

Xehetasunak

Data:
27 ekaina
Ordua:
7:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Madrid, Centro cultural San Juan Bautista
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com