- ekitaldia hau amaitu da.
Motelas
6 uztaila|8:30 pm-11:30 pm
Hala diote, bai, bigarren mailako errepideek kitzikagarri egiten dutela ibilaldia, askok zanpatzen ez dituzten eta hala ere hautsa harrotzen duten errepideek alegia, inor gutxik ezagutzen dituen horiek. Bihurgune bakoitzean ezustekoaren magia azal dezaketen horiek berak. Paisaia paregabeok berritasuna dakarkigute begietara. Hain ohikoak diren topikokoak saihestu nahi baldin baditugu behintzat, Iparramerikako musikaren tradizioan barrena ibiltzea ez da lan erraza izaten. Musika horren benetako funtsa integratzeak eta geuretzeak errepide arruntak utzi beharra dakar nahi eta nahi ez.
Donostiako oholtzan ohikoak dira Alberto Bosch (baxua) eta Txenan Calvo (gitarra), elkarrekin ibili izan dira Los Patos, Blues Stop eta Lau Behi bezalako proiektu eta kolaborazioetan, Mikel Azpiroz teklatu jolearekin batera azken hontan. 2020an, Iñigo Elena “Helen” The Amendois taldekoa (ahotsa eta letrak) eta Adrián Viñas Luma taldekoa hau (bateria), hurbildu zitzaizkienean jaio zen Motelas. Espazio ezin hobea esperientzia handiko lau musikariek bat egiteko eragin komunak garatuz. Eragin horiek jadanik nabarmenak ziren 2021eko Sunset Tapes izeneko lehen lanean. Zuzenean grabatutako diska izan zen, gitarra amorratuen eta blues eta rock amerikarraren kutsua duten melodia handien soinu gordin eta organikoarekin, inolako artifiziorik gabe, taldearen konposizioak eta musikarien kalitatea beste barik.
Aitor Carrasquedoren estudio higikorrean zuzenean grabatua berriro ere, Rainbow Tapes-ek aurreko lanaren ezaugarri organiko eta estilistikoak partekatzen ditu. Taldea trebeziaz mugitzen da musika amerikarraren arragoan. Blues rock klasikoa, pop doinuetatik, psikodelia aireetatik, 70eko hamarkadako taldeen zantzuak barne. Txenan Calvoren gitarren aldamio sendoaren gainean eraikitako egiturak, Alberto baxuan eta Adrian baterian eta Helenek ekarritako letren ahots harmonien arteko lotura ezin hobea, nortasun kontzeptual berritzailea guztiz.
Rainbow Tapes-ek hammond organoa sartu du Aurpegia kantuan, pop dotorea euskaraz, taldearen grabazioetan beti agertzen den hizkuntza. Devil Insid-ek Neil Youngen oihartzunak dakarzkigu, eta Got It-en poetika ilunak psikodeliatik hurbil dauden aukeren sorta berri bat zabaltzen du. Txenanen gitarra-riffen katalogo zabala, Helenen ahotsekin kontrajarrita, taldearen soinu originala osatzen dute neurri handi batean, agerian uzten digutela hainbat eragain gogoangarri, Wilco bezalako bandaren adibidez Love Spiral-en eta Rainbow Woman-en blues rock klabean Drive-By Truckers bezalako taldeak gogorarazten dituzten eraginen katalogo bat nagusitzen da. Summer Street eta Take It Easy talde donostiarraren bigarren lan honen bilakaera agertzen duten abestiak ditugu biak ala biak, benetako harribitxiak konposizio eta letragintza mailan.
Motelas-ek soinu propioa sintetizatzen eta aldarrikatzen du, ohikokerietatik urrun. Rainbow Tapes poesiaz eta gitarrez betetako lana da, disko organikoa eta amerikarra zinez, baina banda bakan eta bikain baten zigiluarekin, ulertu dutelako musika horren esentzia integratuko badugu errepide nagusietatik urrun ibili beharko dugula.