Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Susan Santos

24 otsaila|8:00 am-5:00 pm

Musikarekiko grinak abesten eta gitarra jotzen bere kasa ikastera eraman zuen Susan Santos. Abesle eta gitarrajole ezkerti honek horrela atera zuen aurrera bere nahi zuen proiektua bere izenpean: power hirukote bat rock, blues, country eta amerikar sustraiko beste musika batzuk uztartuz, abesti propioak eta musika ulertzeko estilo originala lortzeraino.

Urte trinko ugari izan ditu Europan, Mexikon eta Estatu Batuetan birak eginez aretoetan eta klubetan, baita jaialdietan ere, Billy Gibbons bezalako nazioarteko artistekin eszena partekatuz (ZZTop).

Susanek Best Musician Performance irabazi zuen European Blues Awards sarietan 2018an, eta Best Album Femele 2019an, LA Music Critics Award-en (Los Angeles, Kalifornia) No U Turn lanagatik.

Bost disko argitaratu ditu: Take me home (2010), Shuffle Woman (2012) eta Electric Love (2014), Skin & Bones (2016) eta No U Turn (2019).

Susanen ahots bereziak, gitarrarako duen estilo erakargarriak, agertokian duen presentzia indartsuarekin batera, arrastoa uzten dute blues garaikidearen eszenan. XXI mendeko blues-rocka.

Lider-Woman honek izerdia eragiten dio gitarrari lerro zorrotz eta bihurri, errifs boteretsu, slide dotore, sigi-sagako erritmoetara behartuz, bere lagun boteretsu eta ezin ankerragoak interpretatutako abesti handiek markatzen baitute esparrua.

Susan Santosek 2024ko otsailean Sonora Tour bira berria hasiko du azken diskoa aurkeztuz.

 

Xehetasunak

Data:
24 otsaila
Ordua:
8:00 am-5:00 pm

Antolatzailea

Zizurkilgo udala

Egoitza

Zizurkil, Egarri
Ernio bidea, 7 + Google Map
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com