Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

The Donkey Riders

6 martxoa|8:00 pm-10:00 pm

The Donkey Riders estatuko  hiru musikari garrantzitsuenek osatzen dute musika afroamerikarraren agertoki. Iker Piris kitarjole, abeslari eta konpositoreak ibilbide oparoa du, hala bakarka nola The Románticos, Iker Piris and his Dual Electras eta The Wilsons Organ Trio proiektuetan. Ikerrek etenik gabe eusten dio zuzeneko jarduerari, eta, nazioartean hamaika artistaren lankide izateaz gain, eszenako figura garrantzitsuenetako bat bihurtu zaigu. Bestalde, Jon Aira  gaztea izateari utzi eta estatu mailako kitarjole interesgarrienetako bat bihurtu da, Mojo Hand musikariarekin, The Fake Cousins proiektuarekin eta Paul San Martin pianojolearekin egindako lanari esker. Taldea Andy Martin bateria frantziarrak osatzen du. Azken 25 urteetan Texasko blues zirkuituan heldutako artista, Buddy Miles, Shawn Pittman, Lazy Lester, Johnny Sansone, Preston Hubbard eta beste artista batzuekin elkarlanean, Iker Pirisekin proiektuak partekatu ditu Iker Piris and his Dual Electras eta The Wilsons organ trio lanetan.

Xehetasunak

Data:
6 martxoa
Ordua:
8:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Donostia, Atxerri
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com