Victor de Diego Quartet
26 otsaila|7:00 pm-11:00 pm
VICTOR DE DIEGO – Haize Berriak Diskoaren aurkezpena
Nahita eragindako dardara txiki bat. Jira fin eta zehatz bat oraindik ezagutzen ez eta dudakor den hartara doala dakienarena, xarma eta berritasuna iradokiz. Graziazko egoeran dagoen aire putz bat, beti berezko mugimendu etengabean irauteko bulkadari erantzuten diona.
Berrogei urtetan zehar, Victor de Diegoren izena jazzari eta bere historiari lotua egon da ezinbesteko figura eta derrigorrezko erreferente gisa. Saxofonista, txirulari, konpositore eta irakasle, 1984an Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta bere hastapen profesionaletan aritu ondoren, Porkpie Hat, Infussion edo Quartet Creciente bezalako proiektuekin batera, 1988an Bartzelonara lekualdatu zen Lizeoko Kontserbatorioan lizentziatu eta saxofoiko goi mailako titulua lortuz.
Geroztik Bartzelonako agerlekuetako kide bihurtu zen, ibilbide bikaina eta ezaguna eginez Armando Manzanero, Olga Guillot, Joan Manuel Serrat eta beste artista batzuekin egindako kolaborazio ugarietan oinarritu da, baita Tete Montoliu, Bebo Valdes, Jerry Gonzalez, Chano Dominguez, Omara Portuondo, Dick Oatts, Rick Margitza, Phil Woods, Randy Brecker, Paquito de Rivera, Jesse Davis, Frank Wess eta Benny Golson artistekin egindako lanetan eta grabazioetan ere. Telebista eta antzerkirako saio musikari gisa kolaboratzaile, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Bartzelonako Teatre Lliureko Cambrako Orkestran eta Errusiako Estatuko Orkestra Sinfonikoan hartu du parte.
De Diego Brothers, bere anaia Juan de Diego tronpetajolearekin batera, proiektua duten bi lan diskografiko argitaratzeaz gain, bilbotar honek zazpi disko argitaratu ditu bere izenpean. Lan horiek oso ondo definitzen dute horietako bakoitzean aire berria emateko gaitasuna, eta etengabe eboluzionatzen ari den artista bermatzen dute. Haize Berriak izeneko emanaldi berria ezin salbuespena izan.
Diskoak honako laguntza izan du: Roger Mas piano jolea, Piano Jazzeko Goi Mailako Graduatua, Blanquerna Zientzien Fakultateko Musika irakaslea piano jazzen (Musikene, Conservatori del Liceu, Begues Jazz Camp), baita Carles Benavent, Marc Ayza, Jo Krause, Giulia Valle eta Víctor de Diego artisten aldetik ere.
Bestalde, Giuseppe Campisi kontrabaxu jole, konpositore eta moldatzaile siziliarrak Berklee College of Musicen eta Conservatorium van Amsterdamen egin zituen ikasketak, hiru disko argitaratu ditu eta berrogei grabazio baino gehiagotan kolaboratu du Dick Oatts, Wayne Escoffery, Perico Sambeat, Jesse Davis, George Garzone, Ben Van Gelder eta Andrea Motisekin, besteak beste.
Azkenik, Andreu Pitarch bateriajolea Escola Superior de Musica de Catalunyan, Conservatorium van Amsterdamen eta Manhattan School of Musicen egin zituen ikasketak, New Yorken. Irakasle lanaz gain, Andreuk Peter Bernstein, Ethan Iverson, Arturo O ‘Farrill, Jon Faddis, Miguel Zenon, Maria Schneider, Ben Solomon eta Perico Sambeat artistekin kolaboratu du.
Sergi Felipek Bartzelonako Underpool Studion grabatua, Haize Berriak jazza adierazkor eta dotoreenera hurbiltzen gaitu, egitura eta asmo berrietatik abiatuta egoera emozionalak transmititzeko asmotan, arreta eta gozamenaren ariketan liluratzen gaituztela.
Victor de Diego mood barrenkoi batetik dinamismo apartsura maisuki ibiltzeko gai den musikari horietakoa da El tigre de Rekalde bezalako konposizioetan, eta Amatxuren paisaia hunkigarrietan egiten dugu geldi..
John Coltraineren Giant Steps disko ospetsua omentzen du Syedaas song flute lanaren birsortze umoretsu batek, Sabiñeren narratiba ia tropikalaren aurretik, De Diegok konposatua eta mila kolorez hornitua, Andreu Pitarchen polirritmietatik eta Roger Masek gainerako taldekideekin izandako elkar eraginetik abiatuta.
Haize Berriak ohorezko espazio bat erreserbatzen die standard hilezkorrei, All the things-eko harmonia sofistikatuak berrasmatuz eta Where are you-ren kadentzia belustatuarekin hunkituz. Une bakoitzean prosa berri bat xuxurlatzen duen lana, asmo eta dinamika uholde bat proposatuz Collserola bezalako zatian, De Diegok sinatutako beste konposizio bat.
Disko honetako azken ezustekoa Ara nun diran (nere amatxurentzat) da, XIX. mendeko irudi enblematikoenetako batek, Jose Maria Iparragirre bardoak idatzitako euskal kantu eder eta nostalgikoaren birsorkuntza bikaina.
Victor de Diego bezalako musikari baten hats sutsu eta nekaezina deskribatzen du Haize Berriak. Aurkitu gabekoaz jabetzen den narratzailea, putz bakoitzaren, taupada bakoitzaren, pentagraman transkribatzeko nahierara eboluzionatzen duten une horietakoen atzean dagoen ezkutuki bakoitzean dugun mundua deskribatzen duena.
