- ekitaldia hau amaitu da.
Xime Monzon Blues Band
14 azaroa|8:00 pm-11:00 pm
Xime Monzon ibilbide nabarmeneko abeslari eta harmonikajole argentinarra dugu, Brasil, Mexiko, Txile, Uruguai eta Argentinako hainbat jaialditan parte hartutakoa. Buenos Airesetik dator, baina Chico Blues Records disko zigilu brasildar ospetsuak argitaratu dio My Harp My Soul bere azken lana.
Talde bikain batek lagunduta, blues harmonikajole eta abeslari gisa dituen trebetasunak erakusten ditu. Batera eta bestera urte luzeak emanik, Ximek jokalekua partekatu ohi du Lurrie Bell, David Bertson, Flavio Guimarães eta beste askorekin. Brasilen eta Txilen birak egindakoa dugu, eta harmonika irakasle ezaguna da Argentinan. Ximeren eraginak bluesaren harmonikaren maisu nagusiak dira: Walter Horton, Sam Myers, Little Walter, Sonny Boy I eta II, Billy Branch, Lazy Lester, Slim Harpo, James Cotton, Junior Wells, Carey Bell. Merezi du entzuteak!