ZIZURKIL Blues Gaua
28 otsaila|7:00 pm-11:30 pm
Zizurkilgo BLUES GAUA 23. ediziora heldu da. Aurreko urte batzutan –hala beharrez- kanpoan egin badira ere iaz bere jatorrizko formatura bueltatzen zen, hau da, tabernetara. Urte guzti hauetan zehar Udalak antolatu eta mantendu nahi izan du gaur egun erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean.
Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailean musika beltzaren moldeen hotsak entzuteko parada izango da toki drsberdinetako musikariekin. Era akustikoan eta elektrikoan. Bakoitzak bere onena eskainiz. Bertako ostalari eta zaletu batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan
ZIZURKIL (Gipuzkoa) 23. Blues Gaua
Atxulondo / Egarri tabernak
EL OSO Y SUS SABANDIJAS (Granada)
Benalua y Sus Sabandijas taldea (Benalua eta bere lupuak) Granadako Chicago blues taldea da. Toni Trave Benaluako hartza du buru, estilo guztiz pertsonala duen bluesmana. Eskarmentu eta fidagarritasun handiko musikariak ditu aldean: Tony Molina gitarran, Dani Levy baxu elektrikoan eta Giggs Nother baterian, denak ere bertako jokalekuetan ongi ezagunak. Besteak beste Fernando Beiztegui, Chino Swingslide, Richard Ray Farrell, Mingo Balaguer, Ñaco Goñi, eta abar luze baten laguntzaileak izan dira.
Otis Rush edo Muddy Watersen Chicago sound amorratuan eta T Bone Walkerren West Coast edo Louis Jordanen edo Fats Dominoren swing eta boogie woogie soinurik jatorrenetan dabiltza. Estatuko geografiaren zati handi batean aritu dira: Blues en Ruta Castellano zikloa, La Coquette blues areto mitikoa (Madril), Antequera blues festival, Blues Cazorla, Cordobako Blues Jaialdia, Frank Rock and Blues Fest, Reuseko blues jaialdia eta abar.
Magic Sami, Earl Hookerri eta Otis Rushi egindako omenaldian.Magic Hooker Rush azken diskoa argitaratu ondoren, Bluesean zehar bidaia zoragarri bat egiteko gomita da Be Careful argitaratu berri duten azken grabazioa. Kasik musika historiaren berrogeita hamar urteko kolore paleta. Gomutara ekartzen dizkigu Slim Harpo mitikoaren gisako artistak, Willie Dixon bezalako itzal handiko pertsonaiei omenaldia egiten die eta Little Walteren talentua ospatuz.
Be Careful erraietan sumatuta jaio zen izpirituaren desioak betetzeko. Antzinako musika, formaz sinplea baina sakona eta misteriotsua. Sabeletik gauzatutako disko bat, El Oso y sus Sabandijas bezalako taldeek egin dezaketeena.
———————-
THE 44 DEALERS (Madrid)
Old Dogs & Young Blood, alegia, Zakur Zaharrak eta Odol Gaztea: hitz egokiak musikari beteranoek eta esperantza gazteren batek osatutako banda hau definitzeko. Taldeko kideek hogei urte baino gehiago daramatzate agertokietan bluesarekin lanean. Era berean, blues talde handienekin agertokiak partekatzeko aukera izan dute estatuan zehar.
The 44 Dealers Madrilen jaio zen, 2008ko erdialdean, Special 20ren pareko proiektu gisa, eta formazioan hainbat aldaketa egin ondoren taldea aitzakia nagusia bilakatu da bihurrikeriak egiten jarraitzeko, azken urtean zirkuituaren barruan proposamenik tinko eta sendoenetakoa izan dugu, Muddy Waters, Little Walter, Freddy King, Magic Sam, Elmore James, Junior Wells, Howlin “Wolf, Robert Nighthawk, Otis Rush, Jimmy Rogers maisu zaharren lekukoa berriz hartzeko ilusioarekin.
The 44 Dealers taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.
Madrilen sortu zenetik hiru lan diskografiko, «Welcome To The Big Greasy Blues Sound» (2009), «Got a Better Deal? (2013), «A little cookin “from the Big Chief» (2016), eta ehunka jarduera penintsulan zehar. Gaur egun proiektu goseti bat ari dira prestatzen.
Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori.
The 44 Dealers taldea artista hauek osatzen dute: Juanma Montero (ahotsa eta gitarra), Fernando Jimenez (harmonika), Roman Mateo (gitarra), Diego de la Torre (baxua), Pascu Monge (bateria).
