Benetan diotsuegu

24 martxoa, 2020

Grabaketa berezi honen jatorria liburutegietarako
sortutako proiektu batetan datza. Orain dela 7 urte Saroa Bikandik,
ahozkotasuna eta haur literatura adin txikikoei eta haien familiengana
hurbiltzeko asmoz garatutako ideia baten ondorio da eta 0-3 urte bitarteko ume
eta haien kargu dauden nagusientzako zuzendutako saioetan gorpuztu da orain
arte. Bertan, ahozkotasuna, poemak, errimak, hitz jolasak, kantak eta haur
literatura gorputza eta azalaz baliatuz hurbiltzea da gakoa eta helburua. Baina
era berean, haurra laguntzen duen heldua binkulu
linguistikoaren garrantziaz jabetzen da, eta baliabide honen bidez konfiantza
eta errekurtsoak hartzen ditu bere egunerokotasunera gehitzeko. Binkulu
linguistikoa heldua eta haurraren artean, hizkuntza eta kontaktu fisikoaren
bitartez sortzen den harreman afektiboa baita.

Proiektuaren egonkortasunak, tailerretan landutako
materialei euskarri bat ematea bultzatu ditu Saroa Bikandi eta Peru Madalena,
Hegoak lantaldearen izenpean, eta horretarako Etxegiroan ekoiztetxearekin batu ziren eta elkarlanean sortu,
amestu, ekoiztu eta diseinatu dute  egitasmo  hau.

Jazz/Blues , moldeetara ohituta dauden belarri eta
begiek, adin txikikoei esklusiboki eskainitako sail berri baten hasera izango
delakoan ez diote ziurrenik jaramonik egingo. Kuriostasunez besterik ez bada
ere, eskaini iezaiozue zuen denbora preziatu horren zatitxo bat eta nekez
damutuko zarete, ordea. Lehen uneetako ohiko irribarre konplizearen ondoren eta
“segundo batzurekin nahiko dut” pentsatuz, bertan behera utzi aurretik,  heldu entzunaldiari beste une motz batez eta pixkanaka
heldutasun irmoaren eskema fosilizatu guztiak desegiten eta urtzen hasiko
zaizkizue. Abesti, kontakizun eta hitz joko haiek berberak errepikatzen zituen
umea zuen barnean pizten sentitu eta gozamen hutseko jokora eman zure
belarriak,  hitz bakoitza estreinako
aldiz ahoskatu eta barneratzearen plazer hutsera bideratuko da zuen atentzio
guzia. Inoiz irudikatu ez duzuen plazer musikal konplexu, heldu, sofistikatu
eta erabatekoenera. Benetan diotsuegu.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com