The Commitments : Irlandarrak Europako beltzak ?

16 azaroa, 2026

1980ko hamarkada, Irlandako Dublin hiria. Jimmy Rabbitte mundu osoko musika taldearen onenaren kudeatzailea izatea amets duen gizon bat da, buruan musika bat besterik ez duelarik: soula. Irlandako betiko rock, folk, pop eta punk musika taldeekin nazkaturik Otis Redding, Aretha Franklin edota Wilson Pickett abeslarien gisako musika moldatu eta abesten duen talde bat osatu nahi du. Horretarako Dublingo Iparraldeko langile auzoetan hogeiren bat soul kasete banatu eta bere gurasoen etxean auzotar taldea osatuko luketen hautagai gazteei audizioak egin dizkie. Halere, eta Irlanda izanik, bere idoloen taldeak ez bezala, soul talde osoki zuria osatzea lortuko du. Irlandarrak Europako beltzak dira! Lelopean.

The Commitments (1991) Alan Parkerrek Roddy Doyle dublindar idazlearen Barrytowngo Trilogiako lehen eleberriaz egin zuen egokitzapena da. Neurri handi batean profesionalak ez diren musikariez osatutako aktore-zerrenda batekin — horien artean Glen Hansard gaztetxo bat, geroago The Frames taldeko liderra eta Once filmagatik Oscar sari bat irabazi zuena —, filmak umorez eta energiaz erretratatzen du 80ko hamarkadaren amaierako Dublingo langile talde baten jaiotza. Filmak lau BAFTA sari jaso zituen, pelikula eta zuzendari onenarenak barne.

Zuzendaritza: Alan Parker

Gidoia: Dick Clement, Ian La Frenais eta Roddy Doyle (Roddy Doyle-ren eleberrian oinarritua)

Argazkilaritza: Gale Tattersall

Musika: Wilson Pickett

Antzezleak: Robert Arkins, Angeline Ball, Maria Doyle Kennedy, Glen Hansard, Colm Meaney, Andrea Corr

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com