ERRABAL: jazza eta musika beltza zuzenean

5 urria, 2008


2004. urteko udazkenean, Errabal Kultur Elkarteak amets txiki bat gauzatu zuen Debajazz sortu zuenean: jazz jaialdi apal bat “etxean” izatea. Hasiera-hasieratik proiektu honen indar higiarazlea kalitatezko jazz jarduerak Deba bailarako herrietara eraman izana izan da –nolanahi ere, aurreneko edizioetan Iñaki Salvador, Mikel Andueza, Bill Evans, Carme Canela, Santi Ibarretxe eta Victor de Diego bezalako musikari handiak izan genituen gurean– betiere arreta berezia bertako musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra bertute bihurtzearren. 2008an bosgarren aldiz egingo da ekitaldia baina izen berriarekin. Horrela, hemendik aurrera ERRABAL izena eman diogu jaialdiari, gure elkartearena eta Soraluzetik jazza argitaratzen duen diskoetxearena.

Jaialdiaren izaera ibiltariak (kontzertuak egunero herri ezberdinetan izanen dira) azpimarratu egiten du egitarau egileek oro har albora uzten dituzten herrietara musika mota hau hurbilarazteko dugun interesa. Errabal jaialditik salbuespenik gabe nahi dugu jazza eta musika beltza ezagutarazi, eta ez dugu gure ekimen hau soilik egun batera mugatu nahi, urtetik urtera sendotu nahi dugu. Horrela, bosgarren edizio honetan programazio sendoa eta irekia eskaintzen dugu urriko bi asteburutan zehar.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com