Jazz garaikidea

20 ekaina, 2017

New Yorken du jatorria The Machetazo proiektuak, hiri hori baita jazz
musikari ororen Meka; master baten bidez beren ikasketetan sakontzeko xedean
hiri horretara joan ziren gure bost lagunak lehendik Holandatik pasa
ondoren.Ezin hobeak ziren baldintzak: hiri bikaina, sortzeko ilusio eta gogo
handiak, eta gainera taldekideak apartamentu batean eta berean bilduta,
konplizitate eta elkar ulertze musikal guztiz berezia sortu zen euren artean,
luze gabe sortuko zen proiektuari begira ezinbesteko oinarria, alegia. Brooklyn
auzoan zegoen bi logelako apartamentu horretako pareten artean (bazuen patio
bat gibelaldean), taldeak bere musika landu eta bere soinua zehaztu zuen, dena
partekatzeagatik, bereziki musikarekiko grina partekatzeagatik, euren artean
sortutako adiskidetasun handia lagungarri; horrek guzti horrek isla garbia du
taldearen konposizioetan. 1290 Prospect
Place
garrantzi handiko une horietan taldekideentzat zuzeneko inspirazio
iturri izan zela esan genezake. Bost hilabetetan forma eman zioten taldekideek
beren proiektuari, gogotik egin zuten lan, musika baizik ez zuten arnastu. Musikari
gisa zituzten aukeretan sinetsita, betiere jotzeko irrikatan, New Yorkeko
kluben zirkuituko agertokietan jo zuten beren gaiak ezagutaraziz eta zuzeneko
emanaldietan lortzen duten konplizitate aparta agerian utziz, betiere haien
emanaldietara gerturatzen ziren ikus-entzuleen arreta erakarririk, egiazki
originala baita taldearen proposamena. Europara itzultzerako lortua zuten
boskotea agertokiak hartzeko makineria bikain koipeztatua izatea, lanean
hasteko prest.

2016ko irailean bi egun eman zituen taldeak Talavera de la Reinako Black Hill
estudioetan, bertan eman zion behin betiko forma bere lehenengo albumari. Izan
ere, aipatu estudioetara ezin hobe ekarri ditu zuzeneko emanaldien bizitasuna
eta bat-batekotasuna taldeak, funtsean diskoa zuzeneko emanaldietatik
grabatutako  zatietan oinarrituta
apailatzeko erabakia hartu zuelako, taldearen soinuari berezkoa zaion atmosfera
bero eta bizi hori lortzeko; horretarako oso lagungarria gertatu zitzaien
bertan nahasketa analogikoak egiteko mahai bat izatea. Diskoa osatzen duten
konposizioak, gure garaiko material berria bezain freskoa eskaintzen baitute,
erritmo, harmonia eta moldaketa bihurrien nahasketa landuak dira, inprobisazio
pasarteetan bakarlariek beren esplorazioak egiteko ingurune aparta bihurtzen
dute musika. Taldearen lehenengo lanaren izenburuak –1290 Prospect Place
zuzenean egiten dio erreferentzia gerora grabazio honetan islatuko ziren giza
esperientzia aberasgarri haiek bizi zituzten eta taldearen soinua finkatu zuten
Brooklyn auzoko apartamentu txiki hari. Lehen adierazi dugun Toledoko hiri
horretako estudioetan egin ziren moldaketa lanak, eta ondoren Holandan egin
ziren masterizazio lanak.

Jorge Castañeda
(pianoa), Daniel Juárez (saxoa), Nacho Fernández (gitarra), Darío Guibert (kontrabaxua), eta Mikel Urretagoiena (bateria) musikariek
osatzen dute The Machetazo. Funtsean
jazzean dago sustraituta talde honen musika, baina hein batean urrundu egiten
da generoaren arauetatik, musika estilo honetan ezagutzen ez diren
ikuspegiarekin eta sentimenduarekin interpretatzen eta moldatzen baitu,
rockaren munduko egitura jakin batzuekin parekatzera iristeko moduan, hori bai,
betiere taldearen beraren galbahetik iragazita, zuzeneko emanaldietan
taldekideen artean sortzen den lotura ia telepatikotik etorritako galbahetik
iragazita, bostak baitira nola Estatu Espaininarrean hala atzerrian izandako
jam session ugaritan zailduak. Indar handikoak, bizi-biziak eta bikainak dira
taldearen zuzeneko emanaldiak, generoan ohikoak ez diren ñabardurekin aberasten
dute egiten duten musika estiloa. Taldeak egiten duen musikaren
sentiberatasunak, sormenak eta originaltasunak zuzeneko emanaldietan aurkitzen
dute bide egokiena bere emanaldi bakoitza entzulea hotzepel uzteko gai ez den
energia positiboko deskarga bihurtzeko.

 Miguel Fernández Mahillo. 2017ko
martxoa

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com