KEMEN LERTXUNDIren lehen lan luzea

12 azaroa, 2009

Musika erregistroei zuzenki erreparatuz gero, ugariak dira oihartzun eta keinuak disko osoan. Kantuak idazteaz, abesteaz eta gitarra jotzeaz gain aho-soinua ere badarabil abesti bat baino gehiagotan Kemen Lertxundik, eta Bob Dylanen oihartzuna agerikoa du Marinel zaharraren bluesa piezan, esaterako. Itoitzen oihartzuna ere nabaria da beste zenbait kantutan (Galtzen diren arrainak, Zain…). Eta Anariren (Larrosak eta harriak) edora Ruper Ordorikaren oihartzunik ere badakar diskoak. Oihartzunak baino ez dira, baina ez edozeinenak, eta Kemen Lertxundiren gustu eta asmoak nondik nora doazen antzemateko balio dutenak. Folkaren, poparen eta kantugilearen eremuak poetikotasunez elkar gurutzaten ditu. Ahots propioa bilatzen ari den sortzailea da Lertxundi

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com