KOKEIN: kantu berriak eta irudi zaharrak
22 azaroa, 2007
Kokein taldea Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1999an. Jatsu (baxua), Txitxes (gitarra), Zaloa (ahotsa) eta Fory (bateria) izan ziren jatorrizko taldekideak, eta Kokein sortu aurretik beste hainbat taldetan aritutakoak
ziren: Luther, Ehun Kilo, Kukka, Storbais, Kafha
Urtebete igaro ondoren Lete sartu zen Foryren ordez, eta berehala sei abestuz
osaturiko disko txiki bat grabatu zuten, Kokein (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Rafa Rueda ekoizlearekin. 2003an Aintzira Gorosabel (gitarra) batu zen taldera, baina hilabete gutxira utzi egin zuen, eta Ikerrek (Julio Kageta, Dantzut, PAM) osatu zuen orain arteko boskote finkoa. Geroztik, bi disko grabatu ditu Kokeinek: Lotuta egon arren (GH, 2004) eta Mundu margotu berri bat (GH, 2007).