Omenaldi, konpromezu eta soinu plazer hutsa

23 iraila, 2021

Grebalariak berezko 10 konposizioez
osatuta dago, eta
hiru artista bikain eta erakargarrien
ekarpenaz aberastuta dator:
Toni Vaquer piano jole mallorcarra, Pere Loewe kontrabaxu jolea eta Ramon Prats bateria jolea.

Grebalariak honetan Juanek
ez ditu bere kezka soziopolitikoak ahaztu eta oraingoan La Canadiense enpresan 1919an egindako grebaren ehungarren urtemuga
ospatu nahi izan du. Hari esker, beste gauza askoren artean, 8 orduko lanaldia
ezartzea lortu zen eta “Greba” abesti bera borroka horri ekin eta kasu
batzuetan bizia galdu zutenei dedikatuta dago. Jack Johnson boxealariari keinu txiki bat ere badakar. Garaiko txapeldun
zuria gainean hartu izateak komunitate afroamerikarraren borrokaren sinbolo
bihurtu zuten eta bere garaian Miles Davis handiak egin zion omenaldiaren
oihartzunak entzungarri dira oraindik ere Juan De Diegoren fraseatze ederretan.

Omenaldi,
konpromezu eta soinu plazer hutsa.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com