Pauso labur baina sendoak ematen

14 urria, 2018

Peio Gorrotxategi soinu teknikariaren Aieka estudioan grabatu ditu Gurrutxagak
lau abesti hauek, patxadaz, inolako presarik gabe. Kantua zaintzea maite du
musikari gipuzkoarrak. Aurreko diskoan horren emaitza ona ekarri zuen lan
egiteko modua errepikatu du: abestu ez ezik hainbat instrumentu jo ditu
(gitarra akustikoa, bateria, perkusioa eta ahosoinua “Desitxuratuz” abestian),
eta laguntzaile ezberdinak izan ditu kantu bakoitzean. Horrela, Iñigo
Gorritxategik baxua jo du hiru abestitan (“Kateak”, “Desitxuratuz” eta “Unearen
oraina”), Patxi Zabaletak gitarra elektrikoa (“Kateak”), Urbil Artolak dobroa
(“Desitxuratuz”), Marcos Coll Los Reyes del KO taldekoak ahosoinua (“Wrinkled
shirts and jackets”) eta Peio Gorrotxategik teklatua (“Desitxuratuz”).

Arima Beltza taldeko kide ohiak Jon & Sugramas goitizen artistikoa
erabili zuen 2010ean disko homonimo batekin plazara ateratzeko, talde
formatuan, baina abestiak lantzeko eta grabatzeko bide pertsonal eta malguago
batera jo zuen Hitz lauz diskoan. Hogei urtetik gorako
ibilbidea egin ondoren —Arima Beltzarekin hiru disko grabatzeaz gain, hainbat
proiektutan hartu du parte: UEK, Andrakan, Bikustik… eta iaz bira bat egin
zuen Keu Agirretxearekin—, Jon Gurrutxaga izen ezagun eta aintzatetsia da
euskal eszenan, eta batez ere, blues eta 70eko hamarkadan sortutako rockaren
zaletuen artean.

PARTAIDEAK

  • Jon Gurrutxaga, ahotsak, gitarra akustikoa, bateria, perkusioa, armonika
  • Iñigo Gorritxategi, baxua (“Kateak”, “Desitxuratuz”, “Unearen oraina”)
  • Urbil Artola, dobroa (“Desitxuratuz”)
  • Marcos Coll, armonika (“Wrinkled shirts and jackets”)
  • Patxi Zabaleta, gitarra elektrikoa (“Kateak”)
  • Peio Gorrotxategi, teklatua (“Desitxuratuz”)

 

GRABAZIOA

Aieka estudioa (Hernani, Gipuzkoa)

 

SOINU TEKNIKARIA

Peio Gorrotxategi

 

MASTERIZAZIOA

Jonan Ordorika (Mamia estudioa)

 

GENEROAK

 

Bluesa, Rocka

Entzun : kateak

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com