SEXTY SEXERS: Txinparta disdiratsuak

19 martxoa, 2007


SEXTY SEXERS. Ameba izenpean sortuta 2005ean hasi ziren Sexty Sexers bezela. Ordutik 100 kontzertu inguru eskeini dituzte Euskal Herriko luze zabaletik eta kanpotik. “Iluntze berri baten bila” lehen diskoarekin eman zuten bere burua ezagutzera eta 2007ko udaberrian kaleratuko dute “Urkamendi Blues” disko definitiboa Kaki Arkarazo teknikariaren eskutik.
Punk-rocka eta hard-rockaren ispiritua ederto nahastuz zuzeneko sutsuak eskeintzen dituzte aspertzeko betarik utzi gabe. Taldekideak:
ElectricChild (joseba baleztena-gitarra), Juzz Suicide (Julen Irazoki-gitarra), Loverman (Inaxio Agara-Bateria), Freezer (Xiker Salaberria-Bajua), MikeStrangelove (Mikel Larratxe-ahotsa)

UEK. Talde hau Keu, Ondarroako gitarrajotzailearen egitasmo islada da. Etsaiak taldeko partaidea eta Fjord bandaren fundatzailea izan ondoren, rockaren, melodiaren eta indarraren aldeko apustua egin du honetan, beste bi musikari trebatuekin batera. Hirukote pertsonala, serioa eta benetakoa izanik, eskeintzen dituzten kontzertuetan ederki asko baieztatzen dute hori.Heltzear diren egunak disko arrakastatsua aurkeztuz. Rock eztanda. Taldekideak: Keu-ahotsa eta gitarra, Mikel Arakistain (Etsaiak)-baxua eta Jon Gurrutxaga (Arima Beltza)-bateria, ahotsak.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com