SUZETTE MONCRIEF Group Bizkaiko Blues-Jazz zirkuituan

9 azaroa, 2011

SUZETTE MONCRIEF (Ahotsa)    New York – Manhattan (AEB)

Jazz abeslaria eta kantu irakaslea. Haren arte eta musika prestakuntza hasiera-hasieratik kokatu behar da New York hirian, bertan sortua baita eta bertan hazia Rithym and Blues eta musika beltzaren giroan. Oso gazterik hasi zen abestaldeko neska gisa talde profesionaletan, eta gero bere taldeko abeslari gisa jardun zuen Manhattango klubetan. Europako blues jaialdietan parte hartu du, eta agertokian erakusten duen indarrak ikus-entzuleekin bat egiteko ikuskizuna ziurtatzen du. Chicagoko blues maisu handien obretan oinarritzen du errepertorioa. Europan eman zuen sasoian ere The Southern Cats bezalako taldeekin batean parte hartu zuen, betiere blues klasikoa landuz.

 

+ NICO WAYNE TOUSSAINT (aho-soinua)   Frantzia

 

Nico Wayne Toussaint, aho-soinua eta ahotsa: Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria, piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Gisa honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo ere.  1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen aitarekin batera osatutako taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena daraman proiektua osatu zuen, bere-berea. Talde honekin sarrera egiten zien, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations, Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest bezalako jaialdietan parte hartu du, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza, Espainia, Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan barrena.
Transataltic Live da bere laugarren diskoa, zuzenean grabatua, Frantzian eta Estatu Batuetan. 2004. urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar amerikar batzuek parte hartu zuten, hala nola, David Maxwellek (piano), Kid Banghamek (gitarra), Mudcat Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria), baita Mudzillak eta Crazy Hornsek ere. Urteko diskorik onena bezala dago katalogatuta, eta Europako blues munduko artistarik handiena. 

2007an Southern Wind Blowin’ (Dixifrog) eman zuen argitara eta 2009an Blues entre les dents (Harmonia Mundi). Egun bere hurrengo lana prestatzen ari da.

 

+ TONKY DE LA PEÑA   Madril

Tonky de la Peñak ez du aurkezpen haundirik behar blueszaleen artean. Madrildar gitarra jotzaileak hiru hamarkada daramatza bere izena duen taldearekin jotzen. Bere kurrikuluma luzea da, Albert Collins, Jerry Lee Lewis, Charlie Musselwhite edo Mick Taylor (Rolling Stones, John Mayall) bezalako musikarien ondoan aritu baita. Bere taldea Estatuko blues eskolatzat hartua izan da eta bertatik pasa izan dira gaur egun musikari kontsagratuak direnak, halaber, Francisco Simón, Ñaco Goñi, Marcos Coll, Adrian Costa…

+ Blues Band taldea

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com