BERUMUGA ziklo musikala
BERUMUGA Musika
zikloa
Urtero
bezala, Bergarako udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen
ziklo musikala antolatu du.
Ohikoak
ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea
ardatz
BERUMUGA musika beltzari eskainitako
musika zikloa
Kontzertu guztiak aire librean
eta doanekoak. Uztaileko ostiraletan
Hurrengoak:
STACIE COLLINS BAND
HENDRIK ROVER & Los Míticos GT´s
THE ALLNIGHTERS
Rhythm and
Blues deitu obsesioak jota dauden bost lagunen historia da honakoa. Gasteizen
kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatu eta gogotik lan
eginda penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. urteetan musika
beltzari dagokionez. Hamar urtez
lanean etengabe eman eta gero, Estatuan eta Europako hainbat herrialdetan
emanaldi asko eskaini eta 3 LP eta hainbat single eta bilduma plazaratu ostean,
desegin egin zen taldea 1998an. Orain bueltan dira eta erreferentziazko
jaialdi berezitu batzuetan eta areto garrantzitsuetan kontzertuak eskaini
ondoren, 2016. Urtean “Everything is Changing” LPa erregistratu zuen
Gijóngo Circo Perrotti estudio analogikoan, Jorge Explosiónek ekoitzia. Lan
hori iazko gabonetan plazaratu zuten, eta bertara biltzen dira taldearen ardatz
izandakoak: 50. urteetako Boogiea aho-soinuarekin, 60. urteetako Soula eta
Rhythm & Blues cool-ena, eta 70. urte amaierako Pub-Rocka. Luxuzko lana,
metalen sekzio osoarekin eta taldeak merezi duen soinu bikainarekin.
Zuzeneko
emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka kilometro egin izan ditu, eta
maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko
hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri, besteak beste, Wilko Johnson,
Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury, The
Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli Paperboy Reed eta Swamp
Dogg. Talde honen emanaldi bakoitza benetako jai bihurtzen da, hori bat,
“Soulful Rhythm & Blues” etxeko markarekin.