Jazz, soul, R&B eta latin erritmoak

9 abuztua, 2018

   For
Dancers only
 tituluak adierazten digu zer edo
zer taldearen ezaugarriez. Baterian Txefo
K-billy
, perkusioan
Xixo Yantani, baxuan Guru Teje, gitarra Rambo The street King, tekladuetan Raimund Dietzen, saxoa eta
txirula Mihail Goldfingers, eta
tronboian
Art LaRock.  Artistok garatu duten estilo berezian groovea
jabetzen da hasieratik hamabi abestietan. “
Tout va Bien”en
edo  “For Dancers Only”n bezala, “Simon
is Back”en ere  hirurogeiko urtealdian
indarrean azaldu zen funka aipatzen digute, “Marvin´s Night” tempo erdikoan
Motown gogoraraziz eta Marvin Gaye faltetsia batez ere,  “4,3,2,1” soinu latinoaren erdibidean
perkusioari eta leloan sartu duten stax ezaugarriari esker. “Doin´ Slowly”k
baretu egiten du giroa Mihail Goldfingersen txirulaz eta Xixo Yantaniren
perkusioaz. Dantzapistara garamatzate ostera “
Edición
Especial”ekin eta “
LP Fiction”ekin. Art LaRock nagusitzen da tronboiaren
boterearekin
Raimund Dietzen lagun duela teklatuetan “Fostex Lady”n, eta “Run
and Gun”eraino joanarazten gaituzte zangoak higitzeari uzteke. Rhodes organoak
sartzen gaitu ahots femeninoa daukan abesti bakarrean, “Susu P
étalos”, jazzaren eta  soft soularen
arteko ariketa. Lan honen amaiera ezin hobea lortzen du “Black Cream”ek,
dantzapista leporaino betez ostera.

   Oroigarriz eta oihartzunez hornitutako
diskoa dugu For Dancers Only: Curtis Mayfield, Marvin Gaye edo The Jb´s, Grant Green, Lou Donaldson edo Lonnie Smith atzeman
genitzake. Perfekzio handiz diseinaturiko diskoa dugu inondik ere, groove
egokiarekin eta Bilboko banda honek bere ibilbide luzean hartutako
jakinduriarekin osatua. Jatorri 
afroamerikarreko soinu mordoa egokitu digu hain berea duen kontzeptura,
gure garaiari dagokion ikuspuntua galdu gabe. Esan liteke For Dancers Only  The Cherry Boppers lagunek duten eskarmentu handiaren
froga dugula, eta muzinik onartzen ez duen dantzarako gomita.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com