trebezia eta heldutasunaz

23 maiatza, 2018

Azken urteetan
zuzenekoetan lagundu dioten musikariak dira, baina hauxe da Untzetarekin egin
duten lehen grabazioa. Aurreko diskoetan —Seinaleak
izenekoan izan ezik— kolaboratzaile ugarik janzten zituzten Untzetaren
abestiak; oraingoan berriz, talde izaera indartu etu soinu oinarrizko eta
zuzenago baten alde egin du Untzetak. Lau musikariek batera joaz grabatu dute Eguzki gorri bat Tio Pete estudioan,
Unai Mimenza soinu teknikariarekin.

Bakarka grabaturiko disko gordin eta ilun bat, hala doinuetan nola
hitzetan, argitaratu ostean —Seinaleak
(Gaztelupeko Hotsak, 2014)—, erregistroz aldatu eta izenburutik bertatik argitsuagoa eta
itxaropentsua den lan batekin itzuli da Markos Untzeta. Kantu bilduma honetan
denboraren iragateaz mintzo da batez ere, denbora harrapatzeko ezintasunaz (Oi! denbora) eta bizitako momentu gozo eta zirraragarrien
iheskortasunaz (Buhame erregina, Esku
hutsik, Begira iezaiozu zeruari
), eta gogora ekartzen dizkigu haurtzaro eta
gaztaroarekin (Haurtzaroaren hondartzak,
Geroari beldurrik ez) zein Eibar
jaioterriarekin (Nire gaurko herria, Iraganeko lekuak) loturiko oroitzapen
pertsonalak, ahantzi barik adiskidetasuna (Hor
duzu laguna
) eta maitemina (Bada
zerbait esan nahi dizudana
) bezalako gai unibertsalak.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com