VI BLUES GAUA ZIZURKILEN

13 otsaila, 2008


THE REVERENDOS (Euskal Herria)
Atxulondo Taberna. Ordua: 23:00

Bilboko giroko lau musikari beteranok osatutako taldea da. 40. eta 50. urteetako musikari afroamerikar handiak ahalik eta zintzoen, nola hotsaren hala estetikaren arloan, omentzeko xedearekin sortu zen.
Une oro dute isla T-Bone Walker, Muddy Waters, Nick Curran eta 40.-50. urteetako musika beltz guztiek, batez ere Kaliforniako mendebaldeko kostakoak, Memphiseko rockabillyk eta Kansas Cityko swingak.

LOS REYES DEL KO (Galizia, Berlin)
Aurrera Taberna. Ordua: 01:30

Marcos Coll eta Adrián Costa Santiago de Compostelan hasi ziren elkarrekin jotzen, 1992. urtean; lagun minak ziren eta bluesaren izendatzaile komunak estu lotzen zituen. Red Blues Band eta Bluerags bezalako taldeak osatu eta gero, Madrilen jarri ziren bizitzen 1999. urtean, eta Tonky Blues Band Espainiako blues talde ospetsueneko partaide bihurtu ziren. Banda horrekin blues eta jazz jaialdi ugaritan parte hartu zuten penintsula osoan barna, eta Amar Sundy, Zack Prather, Mick Taylor (Rolling Stones taldeko kide ohia) eta Buddy Miles (Jimi Hendrix eta Santanaren taldeko kide ohia) bezalako artista handiei lagundu zieten.
Gaur egun, Alemanian bizi dira eta bertatik antolatzen dituzte ekimen musikalak.
Zuzenean musika beltza gustuko dutenak errenditu egiten dira lantzen duten soul, swing eta rhythm’n blues dantzagarriarekin.

SPECIAL 20 (Madril)
Egarri Taberna. Ordua: 00:15

Talde honek bost musikari biltzen ditu, bostak afroamerikar, jazz, r&b, soul, r&r, eta bereziki Blues musika moldeen aurreko maitasun zoroak jota.
Taldea 1998. urteaz geroztik ari da Special 20 izenarekin, baina taldekideek ia hogei urte daramatzate musikaren munduan, bakoitza bere taldean, Chocolate blues Express, Los Secos, Riff, Los Garduños eta beste batzuetan. Madril inguruan.
Zuzeneko indartsua dute, bihotzak bigunarazten eta zangoak mugiarazten dituen horietakoa.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com