Norman

10.00 

2007aren bukaeran Eibarko Legarreko lokaletan Electric Dolls punk-rock taldean aritutako Alex eta Kobi; The Gominols eta Skandalu Publikun gaizkile gisa aritu zen Kepa; eta oraindik fitxa polizialik egin ez dioten Beñat elkarrekin gauaren erdian irteten hasi ziren inork ez dakien lekuetara. Hala, bat-batean, 2008an, Danbaka musika lehiaketan sailkatu eta finalera heldu ziren. Eta 2009an Bilbo Hiria lehiaketarako ere sailkatu dira. Hori guztia, inongo lanik kaleratu gabe zirela. Zertan demontre ibiliko dira gauetan?

 

Agerian dago gaizkile hauek musika asko eta oso anitza entzuten dutela. Ezin dute erraz ezkutatu nolabaiteko iragan hardcorea dutela, melodiaren zaleak direla eta euskal musika ere apreziatzen dakitela; ezohikoak hirurak, eta guztiak batuta, are eta bereziagoa egiten dute emaitza.

 

Ez nuke lan honetan batu dutena haize fresko gisa definituko, odolaren eta gaizkiaren kiratsa baitu; baina ezin da ukatu haragi guztia sutara botatzen dutela. Disko hau zabaltzen duen “Alargunen hiltzailea” kantuan, esaterako, gai dira aurkezpen gisa soul tanta bat, rock psikodelikoa eta RKLren pareko erritmo apurketa batzeko. Eta behin aurkezpena eginda, kantu berean beraien burua maldan behera botatzen dute freno gabe punk-rock ilun, melodiko eta skizo batekin.

 

Garapen eta gustu handiko kantuak aurkituko dituzu, abiadura, psikodelia, erritmo aldaketa eta giro oso ilunez josiak; beti ere, melodiarekin ezkongai direnak. Basakeriaren, zoramenaren eta edertasunaren hiru aurpegiak ispilu berean, tontakeriarik gabeko rocka oinarri. Norbaitek galdetu dezake ea gaur egungo M-Ak ote diren eta badituzte izpi batzuk, baina odol-sarraskian murgilduz gero, antzemango duzue gitarretan arriskua eta iluntasuna oso presente daudela; oinarri erritmiko tinko eta aberatsa duela; eta abeslariaren melodiak skizoak ere badirela. Hortaz, kontuz ibili!

 

Disc Type: CD
Publication date: 2009/12/10
Related Products by Artist
Perkins
12.00 
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com