Blues sustraia
7 €
Kantuak
1. Zeurea da.
2. Blues sustraia. mp3
3. Benetan.
4. Whole lotta love.
5. Maita nazazu.
6. Kaxa.
7. Nire alboan.
8. Jainkoen lorategian.
9. Keinua.
10. Zazpi kolore.
2002ko Abuztua
Jon Gurrutxaga: ahotsa eta bateria.
Lander Trinidad: gitarra erritmikoa.
Aitor Badiola: gitarra solista.
**Iñigo Araujo**: baxua.
Joseba Alonso: harmonika.
Hamar abestiz osatutako lan honetan denetarik entzun daiteke, blues klasikoa, rocka, abesti lasaiak, azkar eta potenteak… Guztiak rock&bluesa ardatz izanik, baina estiloan itsuki zentratu gabe. Hitzetan gai ugari jorratzen dira. Diskoak, hortaz, ez du eduki zehatzik ardatz. Aurreko lanean bezala Iñigo Araujo baxujolea eta Jon Gurrutxaga baterijole eta abeslaria arduratu dira melodiak tintaz janzteaz. Diskoak, gainera, amaierako pista bat du taldearen bideo batez hornitua. “Blues sustraia” argitaratu eta berehala boskote izatetik seikote izatera pasako da Arima Beltza. Horrela, zuzeneko emanaldiei indar gehiago emateko asmoz Jon Gurrutxagak Elur Arrietari emango dio lekukoa baterian. Hortaz, diskoan baterian eta ahotsean badago ere, aurrerantzean kantari lanari eutsiko dio Jon Gurrutxagak.