Soulless Town
Argitara emandako bigarren lan hau musika beltzaren onenean oinarritzen den edozein banda on baten berezko bilakaeraren emaitza da, lan heldua da, berezko jakituriaz, nortasunaz eta izaeraz ondua bera.
Jatorrizkoak dira abestiak, letrak oso zainduta daude, eta ez dute soilik rythm and bluesetik edaten; izan ere, Hurt-Cavaleiro bikoteak ondutako eta “Rock Palace Studio” estudioetan grabatutako hamahiru gairen bidez, musika lurralde desberdinetara eramaten gaituzte, hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren urte hasierako denbora tartera, “Soulless Town” bezalako soul zapore gordinenetara, betiere “Set me free” pop, New Orleanseko “I´m in love with a man”, “Requiem for a love” kutsu latino, “The sharpest knife” balada eta “River Jordan” bezalako Skaren oroitzapenak alde batera utzi gabe. Eta diskoko harribitxietako bat ahantzi gabe, bandak omenaldia egiten baitio generoko beste ikono bati, tamalez betirako utzi gintuen Amy Winehouseri.
Hori guzti hori Lucilleren ahots indartsuarekin interpretaturik, betiere talde sendoa duela lagun: Aldo Cavaleiro (baxua), Ritchie “the man” (gitarrak), Marcos Ortega (tronpeta), Diego Jiménez (saxo baritonoa), Guillaume Guinot (saxo tenorra), Bobby Lawrence (tronboia), Henar Rodriguez (teklatuak), Vanja Polacek (bateria), Alba Sánchez (koruak), Itxaso Satrústegui (koruak). Horiek guztiak dira, hain zuzen ere, eragin bikainen egiazko katalogo hau portu egokira eramaten jakin dutenak.